Nabigatzaile gipuzkoarra. Ez dakigu noiz eta non jaio zen, baina Mexikon hil zen, data jakinik gabe.
Txikitan Mexikora joan zen. Ezagutza handiak izan zituen itsasoari eta kartografiari buruz. 1564an Legazpik Filipinetara eta Ozeano Barera egindako espedizioko San Pedro ontzi kapitainaren kontramaisu izendatu zuten. Bere balioa zela eta, Urdanetak Cebutik Acapulcora egindako bidaia ospetsuan ere kontratatu zuen 1565ean.
