1888an Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako medikua. Azkoitian hil zen 1957an.
Aita medikua izan zuen eta Tuteran batxilergoa egin ostean Valladoliden egin zituen Medikuntzako ikasketak. Basurtoko ospitalean egonaldi labur bat egin ostean, Madrileko Unibertsitatean doktoregoa eskuratu zuen.
Eibarren eman zion hasiera medikuntzako lanbideari eta Azkoitian jarraitu zuen. Mediku orokor modura lan egiteaz gain, Obstretizia eta Ginekologiako espezialitateetan aritu zen. Parisen eta Tolosan (Frantzian) jaso zuen hartarako prestakuntza.
- URQUÍA ECHAVE, José María in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (coordinador). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
- IRIGARAY, H. "Dr. Joaquín Arzuaga Ucín<"; Gaceta Médica, XXI, 247: 67-68 (1957).
