Arkitektoak

Belaunzaran Goitia, Juan Bautista de

Andoainen jaiotako arkitektoa 1769an. Donostia, Madril, Lekeitio eta Bilbon bizi izan zen. 1849an hil zen.

Bere ibilbidea eredu neoklasikoaren ildotik jo zuen, osagai monumentalak erabiliz. Besteak beste, honako lanak bihurtu zituen: Gernikako udaletxe zaharra (1914), 1937ko bonbardaketan deuseztatu zutena alegia, Ajanguizeko (1819) Igokundearen eliza, berau Pedro semeak bukatu zuelarik 1860an, herri bereko bi apaizetxe, Mallonako hilerria (1828), Ereñoko San Miguel parrokiako aldare nagusia, eredu korintiarrari helduz, Galdames (1825) eta Arrietako elizen eraberritze lanak.

Bere bi seme ere arkitektoak izan ziren, Hermenegildo eta Pedro. Azken honek Bigarren Hezkuntzako Bizkaiko Institutua egin zuen.