Unibertsitateak

UNED

70. hamarkadan Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Librea eratu zen armarrian uso bat ageri zelarik. Ideia ona zelakoan, baina izena nahiz armarria egokia ez zela uste izan zenez 1972. urtean Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionala (UNED) sortu zen. Hasieran Madrilen kokaturiko hiru bulegoek osatuko dute Unibertsitate hau. Behar berriak sortu ahala, errektoreordetza ezberdinak, atentzio bulego bat nahiz beste zenbait zerbitzu aldatu eta gehituz sortuko da egun Unibertsitate honek duen estruktura. Honela, lurralde ezberdinetan delegazioak irekiko dituzte bertako ikasleen beharrak asetu nahian.

1982. urtean, emakumeak hezkuntza eta lan munduan sartu nahian, Elisa Pérez Vera izendatu zuten errektore.

Bestalde, unibertsitatearen helburu nagusia, lanean diharduen jendeak ikasketak unibertsitate honen bidez burutzeko ahaleginak egitea dela esan daiteke. Hala bada, 80. hamarkadan probintzia gehienentan kide diren zentru berriak sortzen dira titulazio berriak gehituz. Honela 90. hamarkadan teknologia berriei esker hezkuntza sistema berritu, erraztu eta gizartearen beharretara egokitu nahian egiten du lan unibertsitateak.

Egun, UNED Erakunde garrantzitsu bat da, ikasleei erraztasunez ikasteko aukera eskeintzen dielarik. 260.000 ikasle baino gehiagorekin Espainiako Unibertsitaterik handiena da, 26 karrera, 43 master eta etengabeko prestakuntzako 600 ikastaro baino gehiagoko eskeintza aurkezten duelarik. Baita, Udarako ikastaroak nahiz luzapen unibertsitarioko ekimen desberdinak ere.

UNED-ek, era ezberdinetako irakaskuntza eskeintzen du (bertakoa, on-line, etab.). Flexibilidadez, bakoitzaren erritmora, urrutitik, material ezberdinak eskuratuz eta ebaluazio sistema baten bitartez ikasketak burutzeko aukera ematen duen Unibertsitatea da. Gela birtuala, bertan edo linean kontaktuan mantenduko dituzten tutoreak, etab. izango dituzte ikasleek aukeratutako titulazioak eskuratu ahal izateko.

Honela orokorrean, harrera zerbitzua, orientazio akademiko nahiz profesionala, Idazkaritza Birtuala, Liburutegia, UNEDeko irakurleen kluba, Liburu denda birtuala edota Zentru bakoitzeko tutoreen ordutegiak jakin ahal izateko atala bezalako zerbitzuak ere eskeintzen ditu Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalak.

Gradu, Master Ofizialak, Doktore ikasketak, Lizentziatura/Diplomatura/Ingenieritza ikasketak, 25 eta 45 urte gorakoentzat sarbide probak prestatzeko kurtsoak, Selektibitatea, Etengabeko prestakuntza, Hizkuntzak, Udarako ikastaroak, UNED Senior eta OCW kurtso irekiak, bezalako ikasketak dira UNED-ek eskeintzen dituenak.

Esan bezala, lurralde gehienetan ageri da Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionala (UNED) kide diren Zentruak direla medio. Honela, Euskal Herriak Bergaran kokaturiko Zentruaren bitartez burutu daitezke ikasketak.