Politikariak eta Kargu publikoak

Lopez Alvarez, Patxi

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria (2009-2012). Francisco Javier López Álvarez (Patxi López) 1959ko urriaren 4an jaio zen Portugaleten.

Familian baitan langile sozialista ugari izanik. Aita bera PSOE-ko kide historikoa izan zen: Eduardo López Albizu "Lalo".

Bigarren Hezkuntzako ikasketak burutu eta gero, Industria Ingeniaritza eskolan matrikulatu zen. Dena den, ez zuen Unibertsitateko heziketa osatu bizitza politikoaren eraginez. 1975ean Euskadiko Gazte Sozialistak erakundean izena eman zuen eta 1985ean Idazkari Nagusi izendatu zuten, kargu horretan 1988ra arte aritu zelarik. 1977an Euskadiko Alderdi Sozialistan sartzen da. 1988an batzorde eragileko kide bilakatzen da. Batzordean sartu baino bi urte lehenago, Kongresurako diputatu aukeratzen dute Bizkaiko ordezkari gisa.

PSOEko batzorde federaleko kidea da, 1991z geroztik Eusko Legebiltzarreko diputatua, eta gaur egun "Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak" Legebiltzar-taldeko presidentea ere bada. Urte horretan bertan, Patxik PSE-EE Erakundeko idazkaritza bere eskuetan hartu zuen, baina kargu horri uko egin zion lau urte igaro ostean Bizkaiko Sozialisten Idazkaritza Instituzionaleko buru bilakatzeko 1997ra arte. Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi ere izendatu zuten. 2002an kargu horri eutsi zion berriro Idazkaritza Nagusia eskuratuz, bozketan botoen ehuneko 57a erdietsi zituelarik.

2005ean euskal sozialisten V. Kongresuan botoen % 97a eskuratuz Idazkari Nagusi aukeratu zuten berriro. Urte horretan ere, lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzarako hautagai bezala aurkeztu zuen bere burua. Bozketa urrian burutu zen baina Juan Jose Ibarretxeren aurrean galdu egin zuen.

Bere ibilbide politikoari eutsiz, 2008an Lopez-ek urrats berria eman zuen Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eskuratu nahian. Urte horretako apirilean PSE-EEko Batzorde Eragileak autonomia erkidegoko hurrengo hauteskundeetarako hautagai bezala proposatzen du. Bere egitasmoaren oinarria Euskadin "aldaketa" bultzatzea da hiritartasunari lehentasuna emanez nortasunaren aurrean.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetan, PSE-k EAJ-k baino boto eta diputatu gutxiago eskuratu zituen, baina PP-rekin lortutako hitzarmenari esker Patxi Lopez EAE-ko Lehendakari izendatu zuten 2009ko maiatzaren 5ean, 2012-an Iñigo Urkullu ordezkatzen du karguan.