Politikariak eta Kargu publikoak

Lopez Albizu, Eduardo

Eduardo Lopez Albizuk Lalo zuen ezizena eta Euskal Herriko politikari sozialista izan zen. Zuzendari historikoa PSOE alderdian eta UGT sindikatuan. Sestaon jaio zen 1930ean eta Portugaleten hil zen 1992ko uztailaren 17an.

Gazte gaztetandikan sindikatuan lanean aritu zen eta La Naval enpresan UGT sindikatuak izan zuen buruetako bat izan zen, baina isilpeko karguak ere izan zituen UGT sindikatuaren baitan, zuzendaritza batzordeko kidea baitzen, eta PSOE alderdiaren finantzen arduraduna. 1961tik 1962ra gazte sozialisten elkarteko presidentea izan zen.

1967ko apirilean, Bandas-eko grebaren ondorioz eta honek burdingintzan izan zuen hedapenaren eraginez, sindikatuko burura izateagatik atxilotu egin zuten (Nicolás Redondo edota Ramón Rubialekin batera). Jarraian erbesteratua izan zuen Huercal Overa herrira (Almeria) eta bere emaztea ere, Begoña Alvarez, Caceresera.

PSOE alderdiaren zuzendaritza batzordeko kidea izan zen 1979etik 1979ra bitartean.

Suresnes-eko PSOE alderdiaren Kongresuan parte hartu zuen eta Euskal Herriko sozialista gehienek bezalaxe Idazkaritza Nagusirako Felipe Gonzalezen hautagaitzaren alde azaldu zen.

Trantsizio garaian, Bizkaiko ordezkari gisa Diputatua izan zen bi aldiz, Legealdi eratzailean eta Lehenengoan alegia. Hasierako horretan ekimen gutxi bideratu zituen Legebiltzarrean, Lan Batzordearen bigarren presidenteordea izanik ere. Lehenengo legealdian bestelako ekimenak burutu zituen. Hainbat erakunde eta batzordetan esku hartu zuen: Araudi batzordea, Diputatuen Estatuturako batzordea, Eskabideen Batzordea, Emigrazioaren arazoetarako Batzorde Berezia eta Hirugarren Adinaren Arazoak Aztertzeko batzorde Berezia.

Alderdi sozialistak 1982an erdietsi zuen garaipenaren ostean Estatu mailako politika alde batera utzi zuen baina Bizkaiko PSE alderdian lanean jarraitu zuen, PSEko presidentea izanik 1985era arte. Bere lekua semeak hartu zuen, Patxi Lopez (Portugalete, 1959). Azken hori Lehendakari izan zen 2009tik 2012ra bitartean.

  • BARBERIA, Jose Luis. "El linaje de Lopez", El País, 2009-02-15.
  • Nafarroako Legebiltzarreko Bilkura egunkaria. [Kontsulta data: 2012-12-20]
  • Eusko Legebiltzarreko Bilkura egunkaria. [Kontsulta data: 2012-12-20]
  • Kongresuko Bilkura egunkaria. [Kontsulta data: 2012-12-20]
  • Senatuko Bilkura egunkaria. [Kontsulta data: 2012-12-20]
  • EGUIGUREN IMAZ, Jesus. Historia del socialismo vasco (1886-2009). Donostia: Hiria, 2009.
  • GUIMON, Julen. Euskadi y la Transición. Una narración en marcha. Bilbo: Burguete, 1996.
  • HUNEEUS, Carlos. La Unión de Centro Democrático y la transición a la democracia en España. "Monografías" Bilduma. Madril: Siglo Veintiuno, 1985.
  • MICCICHE, Andrea. Euskadi socialista. El PSE-PSOE y la Transición en el País Vasco (1976-1980). Madril: Pablo Iglesias, 2009.
  • SAINZ MORENO, Fernando, HERRERO DE PADURA, Mercedes, argit. Constitución Española. Trabajos parlamentarios. 4 ale. Madril: Cortes Generales, 1989.
  • UGARTE TELLERIA, Javier, koord. La transición en el País Vasco y España: historia y memoria, Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998.