Kontzeptua

Xorroxak

Txorrotzak

Zuberoako Maskaradako pertsonaiak dira, Maskarada Beltzeko kideak. Txorrotzaileak edo zorrotzaileak direnez, hortan datza bere ofizioa: Jaunaren ezpata zorroztu behar dute.

Dantzari onak ezbadira izan behar, gutxi eta pausu errazez dantzatzen baitute, ondo abesten jakin behar dute, baita goizeko Barrikadetan eta baita arratsaldeko saioan noizean behin plazan sartzen direlako egunerako egokitutako bertsoak abestuz.

Maskaradaren taldean kokapen aldakorra izaten dute: batzuetan Kukulleroen atzetik doaz, bestetan kerestuen ostean edota laboraria/laborarisaren ondoren.

Beti dira bi, ugazaba eta morroia, feltrozko jantziekin, buruan, ehun berezko kapelak daramate, goikaldean urtxintxa bana dutela. Morroiakzorrozteko ohol txikia darama. Herelle-k jantzi zaharrak, feltrozko kapelak, larruzko mantalak eta gezurretazko bizarrak, ahuntzaren artilez egindakoak aipatzen ditu.

Bertsoak abesten dutenean, euskeraz egiten dute, baina haien funtzioan frantsesez hitz egiten dute.

Barrikadan eta Arribadan sartzen dira, Beltzen sarrera amaitu denean. Buelta bat ematen dute plazara bertso bat abesten, momenturako prestatuta dagoena, eta bi abotsetara abestuta, "a capella", hau da, inolako musika laguntzarik gabe.

Baina bertsoak botatzeaz aparte, arratsaldeko saioan egiten dute haien ofizioa: ugazaba eta morroia plazan sartzen dira, bertso bat abestuz, eta ugazabak morroia bidaltzen du Jaunarengana, haien zerbitzuak eskainiz Jaunaren ezpata zorrozteko. Jaunak ezpata morroiari ematen dio, eta ugazabak morroiarekin ekiten dio lanari, bata, ugazaba, zorrozteko mahaitxoan jezarrita, morroiak gurpilari bueltak ematen duen bitartean. Eginkizun horretan ere abesten dute.

Lana amaituta, morroiak bueltatzen dio ezpata Jaunari, baina honek ez du onartzen, txarto egina delako. Morroiak patroiarengana itzultzen da, Jaunak esandakoaren berri emateko, eta hark bota egiten du Pitxu deituazu lana egiteko.

Pitxuk ez dauka lan egiteko gogo handirik eta saiakera batzuk egin ondoren eta ezpata ezin zorroztuz, ugazabak Pitxu botatzen du eta berriro morroia hartzen du.

Biok jartzen dira berriro lanera, beste abesti bat kantatuz, eta amaitzerakoan, morroiak Jaunarengana eramaten du haren ezpata. Oraingoan lana ondo egina dago, eta Jaunak ordaindu behar du haien lana.

Morroiak ateratzen du bere faktura non mila konzeptugatiko ordainketa eskatzen baitu; Jaunak ordaintzen dio, eta zenbait txanpon bota ere, Beltzek arrapaladan sartzen direla harrapatzeko.

Morroia itzultzen da ugazabarengana, kobratutako dirua berari ematen dio eta plazatik ateratzen dira abestuz.

Herellek [1917] beste deskripzio ezberdina eta interesgarria dakarkigu: Bere esanetan, Entseinaria Txorrotzen aurretik doa, eta Gathuzaina atzetik. Bueltak ematen dute plazari, abesten duten bitartean, ofizioa gurasoengandik ikasi dutela eta ondo menperatzen dutela esanez. Hasten dira dantzatzen, Gathuzainak zirikatzen dituen bitartean. Behin dantza amaituta, jarraitzen dute ibiltzen eta Jaunaren ezpata zorroztuko dutela abesten dute. Jaunak ematen die bere ezpata, baina ugazaba eta morroiaren artean amaitugabeko eztabaidak sortzen dira eta ez dira ados jartzen nola zorroztu behar duten. Azkenean morroiak ezpata eramaten dio Jaunari, honek lana txarto dagoela ikusten du. Morroiak hartzen du berriro ezpata, eta berriz zorrozten dute. Oraingoan Jaunak onartzen du eta 100 liberako txanpona ematen die, baina Gathuzainak hartzen du eta alde egiten du dantza eginez. Txorrotzek, dantzatzen ere, haren atzean joaten dira eta txanpona berreskuratzen dute, eta plaza erdian jartzen dira, janaria ateratzen dute eta bazkaltzen geratzen dira.

  • ALFORD, Violet. "Les Mascarades Souletines en 1914 et aujourd'hui", Dantzariak ; 2. Donostia: Euskal Dantzarien Biltzarra, 1971.
  • ANGUIOZAR, Martin de (BERRAONDO, Ramón de). "Danzarines suletinos". Euskalerriaren Alde ; Donostia: Martín y Mena, 1929, 310. zenb, 361-367 or.
  • ANGUIOZAR, Martin de (BERRAONDO, Ramón de). "Danzarines suletinos". Txistulari; Donostia:Asociación de Txistularis, 1930, 13, zenb.
  • BADE, J. "Le Carnaval chez les Basques de la Soule", L'Observateur des Pyrenées, 1840, 6. zenb.
  • BERZAITZ, Pier Paul. "Maskaradak".El mundo de los Pirineos. Fiestas Tradicionales, Bilbo: SUA Edizioak, 2001, 24. zenb., 22-25. or.
  • CAUBISENS, J. B. "Costumbres populares - El Carnaval Suletino", Dépêche de Toulouse-k itzulita. Euskalerriaren Alde. 1923, XIII. urtea, 57-59. or.
  • CHAHO, Joseph Augustin. Biarritz entre les Pyrenées et l'ocean. Itinéraire pittoresque. Bayonne : A. Andreossy, 1855.
  • CHAHO, Joseph Augustin. "Viaje a Navarra durante la insurrección de los Vascos (1830-1835)", Martin de Anguiozar-ek itzulita. Revista Internacional de los Estudios Vascos. 1930, 21-1. zenb. 113-114 or.
  • DANTZARIAK IPAR-EUSKADIKO ORDEZKARITZA (POLO, M.J.C.). "Ziberoako Ihauteria". Dantzariak. 1978, Ale Berezia 2.
  • GUILCHER, Jean Michel. "La tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français". Paris:Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984
  • HERELLE, George. "Les Mascarades Souletines", Revista Internacional de los Estudios Vascos. 1914, 8, 368-385. or.
  • HERELLE, George. "Les Mascarades Souletines (Suite)", Revista Internacional de los Estudios Vascos. 1923, 16, 159-190. or.
  • IHAUTERIAK 93. ALTZÜRÜKÜKO MASKARADA. Bilboko Arriaga antzokian 1993eko Otsailaren 21ean egindako emankizunean banatutako esku programa.
  • JAN TA LO, "Xuberoko Maskarada", Txistulari 1972, 71. zenb.
  • LEIZAOLA, Fermin. "Carnaval Rural", Dantzariak ; 28. zenb. Bilbo: Euskal Dantzarien Biltzarra, 1984.
  • MASKARADAK-LA MASCARADE. ZÜBEROKO HERRI IHAUTERIAK-CARNAVAL POPULAIRE DE SOULE. SÜ AZIAren sail bereziak - Les cahiers de SÜ AZIA. 1993.ko Urtarila - 2. zenb.
  • MICHEL, Francisque. Le Pays Basque, sa population, sa langue, ses moeurs, sa literature et sa musique. Paris : Librairie de Firmin Didot Freres. 1857.
  • SALLABERRY, Jean Dominique Julien, "Les Mascarades Souletines", La Tradition au Pays Basque, Paris, 1899, 265-280 or.
  • SAN SEBASTIAN, Koldo "Maskarada. Carnaval en el Pirineo Vasco". Deia, 30/01/1994, 30. or.
  • TRUFFAUT, Thierry. "Intento de clasificación de los carnavales rurales vascos en 1983 y 1984"", Dantzariak ; 33. zenb. Iruña: Euskal Dantzarien Biltzarra, 1986.
  • TRUFFAUT, Thierry. "Le retour des Mascarades", Dantzariak ; 39. zenb. Iruña: Euskal Dantzarien Biltzarra, 1987.
  • URBELTZ, Juan Antonio. Dantzak. Caja Laboral Popular, 1978.
  • VEYRIN, Philippe. "Le plus ancien zamalzain connu". Txistulari. 1965, 44. zenb. 26. or.