Konposatzaileak

Romano Ugarte, Julián María

(Lizarra, 1831-1899). Julián María Romano Ugarte Lizarran jaio zen, Espoz y Mina kalean, 1831eko uztailaren 18an. Zazpi anaia-arreben artean hirugarrena zen. Aita, Roque Romano, lanbidez moztailea, Ziraukikoa zuen, eta ama, Arakilgo Hiriberrikoa.

Julianek, familiaren barruko beste hainbat lanbide bezala, ile-moztea berehala ikasi zuen. Gaitari gisako alderdia idatzizko dokumentuei esker ezagutu eta ikasi arren, bere bizitzan zehar, zintzo ordaindu zion udalari ile-moztaile aritzeagatiko zerga, zedula pertsonaletan eta urteko katastroan dokumentatutako agerpenen %85ean horrela dokumentatzen delarik. Julián Romanok haurtzaroan, bere aitak bezalaxe ile-mozteko lanbidea ikasteaz gain, Lizarran musikaren garapena biziko zuen.

Zer musika mota entzun zuen Julián Romanok haurtzaroan? Izan ere, 1840tik aurrera, musikaria haurra zen urteetan, gaitak nolabaiteko tradizioa izan zuen Lizarran, batik bat herriko jaietan edota urte bakan batzuetan San Ferminetako jaiak ospatzean.

Jai hauek ospatzeko, modu bakan baina jarraituan, gaitak agertu ziren.

Ospetsu samarrak izan ziren Lizarrara joandako gaitariak, gaitarako tradizio sendoa erakutsiz inguruko herrietan zehar jotzen ibili zirenak, bai bertako dantza zaharrengatik eta baita Iruñeko San Ferminak bezalako garaiko jai handietara bertaratzeagatik ere. Julián Romanok, hortaz, ezin hobeto ezagutu zituen gaitak.

Bere bizitzari estu-estu lotutako gaitaren soinaz gain, Juliánek Lizarran izan ziren beste musika joerak ere ezagutu zituen. Hala nola, turuta txikitatik ezagutu zuen. (Turutak XVI. mendetik existitu ziren Lizarran). Puyko Ama Birjinaren eta Andrés Donearen jai eta elizkizunetan ezinbestekoa bezain beharrezkoa den organoa ez ezik, talde-musika ere ezagutu zuen, kasu honetan, Lizarran 1843. urtean lehen aldiz agertu zen filarmonikoa izeneko elkarte baten eskutik, hau ere, Euskal Herrian zehar tradizio musikal ezaguna zeukaten herrietan sortzen ari ziren izaera bereko elkarteak bezalatsu gauzatu zelarik.

Beraz, Julián Romanok musika-ikasbide bikoitza izango zuen bere bizi-ibilbidean zehar, orkestra eta gaitarena. Txikitan entzun zuen gaita oso oinarrizkoa zen, mende hasierakoa, erregimen zaharrean ainguratua, eta berrikuntzarik edo berritzeko kezkarik gabea.

Hortaz, haurtzaroa ile-moztearen eta abereen artean eman bazuen ere, bi musika mota entzun eta gozatzeko epea ere izan zen hau, bata oinarrizkoa eta musika-tenperamentu eta distira eskasekoa zen gaitarena, bestea aukera gehiago eta jotzeko gaitasun handiagoa ahalbidetzen zuen tokiko musika-talde baten eskutik.

Udaletxean, Julián Romanori buruz dokumentatzen den lehen datua, 1852koa da eta bere aitak, Roque Romanok, semeak soldadutza egiteagatik jaso zuen ordainketari buruzkoa da.

Bi urte beranduago, 1854ko azaroaren 9an, San Migel elizan ezkondu zen 17 urte eta erdiko neskatxa batekin. Emaztegaia, Micaela Dorotea Vidaurre, egoera ekonomiko lasai samarra zuen erdi mailako klaseko igeltsero baten alaba zen.

25 urterekin, 1856an, lehen aldiz agertu zen gaita jotzen eta kontratuaren izendun. Hauxe da datua:

"Julián Romano eta lagunari, biak gaitariak, Udal Txit Gorenari burututako zerbitzuagatik, delako Erakundeari Herriko jaietan, hila honetako egun hauetan, bi, hiru eta lauan, eliz eta udal zereginetan laguntzeagatik, 320 erreal kuarto."

Dokumentuan ageri den laguna Ciriaco Ciaurriz da, Julián baino bederatzi urte zaharragoa hau (1822), abarketa egilea ogibidez, gaitarien ogibidean abarketa eta zapatagintzarako tradizioa bere eskutik sustatu zelarik. Ez zen Julián Romanoren kasua izan, baina bai XX. mendeko hainbat gaitarirena (Elizaga anaiak, Montero anaiak, Pérez de Lazárraga anaiak) eta XIX. mendeko gaitari gehienena.

Hurrengo urtean, 1857an, Juliánek, 27 urterekin eta Udalarentzako musika-lanetan kontratatu berria zela, lehen semea izan zuen, Martín. Urte hartan, musikariaren oztoporik handiena familia izango zen bere aitaginarreba, Micaelaren aita, urte berean hil baitzen. Honen ondorioz Micaelaren neba-arreba txikien tutoretza ez ezik, aitaginarrebak utzitako zor guztiak ere bere gain hartu behar izan zituen.

26 urteko ezkonberri batentzat egoera zaila badirudi ere, familia eratu berria izanik ez baitzuen egoera ekonomikoa oso itxaropentsua, Julián Romanok ez zuen amore eman txikitatik egokitu bide zitzaion eginkizun artistikoaren eratzean.

Koinatu gazteago horien artean, hamabi urteko Nemesio Vidaurre aukeratuko zuen musika-kide moduan, ondorengoa izango zen bere semeak, Demetrio Romanok, proiektuaren agintea hartu arte. Hau dela eta, ohiko gaitari-bikotearekin batera umeak ere agertzeko ohiturari hasiera emanez, Juliánek Lizarran koinatu gaztea ikastun hartu zuen, danborrari moduan umezaroan, eta gaitari gisa gaztaroan. Hau beraz, Juliánen lehen ikasle aitortua izango zen.

1857. urteak gaitaren ibilbide ezin azkarragoa markatu zuen Julián Romanoren eskutik. Bere joaldi kopuruaren eta kalitatearen areagotzea izan zen. Jaiegunetan ez ezik, Lizarran ospatzen zen edozein ospakizunetan ere jotzen baitzuen, bai erregearen seme baten bataioagatik, bai santu baten kanonizazioagatik, edo baita agerpen jainkotiarren urteurrena ospatzeagatik ere, gaita erreferentzia-puntua zen.

Datu interesgarria eta konparagarria da garaiko gaitarien soldata, 1858an, Iruñean jotzen zuten gainerako gaitariek 8 erreal kuarto irabazten zuten bitartean, altxor publikoak Julián Romanori 53 erreal kuartoko lansaria ematen baitzion eguneko.

Julián Romanoren bizitzarekin jarraituz, 1858an, Santiago plazara bizitzera joan zen, izan ere, etxe-aldaketa maiz gertatzen zen etxebizitza erosteko behar besteko dirurik ia inork ez zuen garai hartan. Etxe-aldaketa bere aitaginarrebaren heriotzarekin batera, eta honen ondorioz, Micaela bere emaztearen neba-arreba gazteagoen tutoretza eta ardura bere gain hartu behar izan zituenean gertatu zen.

1858an ere, dokumentu hau salbuespena izanik, Lizarrako Udal Agiritegian xehetasun osoz ematen da herriko jaietan ospatutako jarduera-pilo baten berri. Dokumentu honek, beraz, agerian uzten du zergatik, ogibidez moztailea baina musikazalea zen mutiko honen agerpenarekin, gaitak eskuratu zuen bat-batean horrenbesteko garrantzia eta paper nabarmen hura Egako hirian.

Mendeak aurrera egin ahala, jarduera-pilo hura, Lizarrako udalak antolatutako jaiegun guztietan modu sistematikoan burutuko zen. Gainera, joaldiak, gaitariaren gura profesional eta pertsonalaren eraginez, ugariagoak eta leku gehiagotan burutu ziren.

1858 eta 1864 urteen bitartean, jaietan gaita jotzeagatiko ordainsaria bikoiztu zen, 1858an 320 erreal kuarto irabazteagatik, 1864an 640 erreal kuarto irabaztera pasatuz. Epe hartan, gaitariek bezalako zereginak betetzen zituen Ventura Ibarluceak zuzendutako orkestrak 1000 erreal kuarto irabazten zituen. Orkestra bateko musikari kopurua gaitari-bikotearekin konparatuz, agerikoa da musikariaren etorreraren eskutik gaitak lortutako adeitasuna eta beharra.

Garai honetan, Julián Romanori esker Lizarrako jaietan geroztik egingo ziren ekitaldiak ezarri eta finkatu ziren; gaita txertatu zuen oroitzapenezko bestelako jaietan, ospakizun politikoetan, gizarte edo dibulgaziozkoetan; honela gaitarien ospea modu etengabe eta izugarrian goratuz.

Era berean, gaitaren agerpena, ohikoa zen ekitaldi publikoez gain, gizarte-eremu pribatuetan ere nabarmentzen hasi zen.

Bigarren aroan jarduera maila berbera mantenduko zen, dianen zeregin berria ahazteke eta udal ekitaldiei begira hasierako garaia baino lasaiagoa izanik. Izan ere, etapa honetan aipagarria da gura profesionalak edo diru arrazoiak zirela medio, musika-bikotekidea hautatu zuela (bikotekide berria artean bere etxean bizi zen Nemesio Vidaurre bere koinatua, izango zen).

Hala ere, 1864tik 1876rako gerra aurreko denboraldi honetan, aurreko aroan ez bezala, ez dago langile fina zen gaitariaren bizi-ibilbideari buruzko informaziorik luzatzen duen dokumenturik. Arte kontuetan aro lasaia bazen ere, maila pertsonalean epe gatazkatsua suertatu zitzaion musikariari, bere emaztea, 1867an biriketako tisiak jota hil baitzen.

Bere emaztea zendu eta urte bat beranduago, berriro Asteria kalera bizitzera mugitu zen, bertan hilabete batzuetan zehar kafetegi bat zuzenduz eta honela ezustean ogibidez aldatuz. Lizarran kontu politikoak berotzen hasi ziren garaian, Juliánek, alarguna, 12, 5 eta 2 urteko hiru seme-alabarekin (Romualda, Demetrio eta Francisca) eta 24 urteko koinatu batekin, soldadutzatik libre, ile-moztearekin jarraitu zuen artilea eta musikazaletasunarekin konbinatuz.

Hau ez da eragozpena Rosa Elizaga izeneko emakume alargun bat gorteiatu eta gero, 1870eko apirilaren 26an elkarrekin ezkontzeko. Modu honetan, emazte berriak, bi urte lehenago zendu zen ehule lizarratar batekin izandako alaba, Gabriela, ekarri zuen gaitariaren familiara.

Julián Romano Ugarte, ahozko tradizioak pertsonaia karlistatzat badu ere, Lizarrako Udalak (herriak legez hautatua ala ez) eskatzen zion edozein ekitalditan parte hartu zuen, hau da, modu profesionalean joz eta inongo banderari muzin egin gabe.

Karlismoaren hiriburutzat zuten hiriko musikari ofiziala izanik ez litzateke desegokia izango honela pentsatzea. Hala ere, ez dago garaiko ideia karlisten edo jardun politikoen alde kokatzen duen inongo datu ofizialik. Idatzizko dokumentuetan bai agertzen da, ordea, bere koinatua eta begikoa zen Nemesio Vidaurreren jardute karlista, gerra bukatutakoan soldadu liberalek preso hartu zutenean karlista gisako jakinarazpenaren berri eman baitzuten.

Lizarrako jai-giroa gerra bukatu ondoren, hots, 1876. urtetik aurrera, berpizten hasi zen, urte hau bere ospearen hatsarrea izanik.

Julián Romanok, gaita jatorrizko hiritik atera eta Iruñea bezalako hiriak eta lekuak bisitatu zituen, bertan %250 kobratuz, Iruñeko, Gasteizko, Tuterako, Bilboko, Zumarragako, Eibarko eta biztanle gutxiagoko beste herri batzuetako gaitariek baino askoz gehiago (datu hau esaguratsua da oso). Musika-tresnaren eta musikari lizarratarraren berpiztea izan zen momentu hartan, 1876an, Julián Romanori estu-estu lotuta agertuko ziren bere koinatua, taldekide ezin hobea, eta semea, Demetrio, bere aitaren irakaspenei esker danborraren teknikan jada ondo jantzita zegoen hamabi urteko mutikoa.

1878. urtea Julián Romanoren urterik gorena izango zen. Alfonso XII.aren eta María de las Mercedes Infantaren arteko ezkontza ospatu zenean, herriak, oroitzapenak bultzatuta, bere taldeko musikariekin batera, ezkontza ospatzen zen eliz ateetaraino eramatea erabaki zuelako.

Garai hartako Nafarroako Gobernuak, eguneko jai giroa aberastu eta goratzeko asmotan giza opari moduko ordezkaritza bidali zuen Madrilera. Izan ere, 1878tik aurrera, bai jaioterrian, bai gaitarako tradizioa zuten beste herrietan, Julián Romanok ez zion musika-jarduerari utzi.

Ospea lortzeko garaia izango zen hau. Julián Romano, eta Demetrio bere semea, bereziki, izango ziren gaitaren kalitatea eta itzala barreiatuko zutenak. Momentu honetatik aurrera, Lizarrako Udalak Nafarroako hamaika tokitatik eta herrialde mugakideetatik hiriko gaitariak bertaratzeko eskaera ugari jasoko zituen. Beraz, mihi bikoitzeko musika-tresnaren kalitatea gaur egun ere bermatzen duen "Lizarrako gaitariak" izendapena sortu zen.

Sona handiko musikari honen azken garaian gaita ez diren beste musika-tresna batzuk agertzen dira. Solfeo eta gaita irakasle ez ezik, biolin, piano eta gitarra jotzaile ere aritu zen, hau dena, Lizarrako lehen Musika Bandaren zuzendaria ere izan zela ahaztu gabe. Hala ere, kargua bertan behera utzi beharko zuen zuzendaritza "Musika Eskola Nazionalak igorritako behar bezalako egiaztagiria" bazuen norbaiten esku utziz. Bitxia bada ere, Julián Romanori, "oinarrizko ikasketako musikaria" egoera baino ez zitzaion aitortuko.

Agerian dago, Udal Musikaren Zuzendaria izateko behin-behineko kargua lortu zuen garai honetan, Julián Romano, hiriari, bere esanetan "kalitate oneko" gaita eskaintzeko, gaitarien irakaskuntzaz arduratu zela. Hortaz, bere bizitzako sei urte horietan, 1893tik 1899ra arte, musika-jarduerak berebiziko papera izango zuen (bera, bandaren zuzendari bakarrik aritzen bazen ere), hirian existitzen ziren talde instrumental guztiak sustatuz eta mantenduz.

Julián Romanoren osasuna ahultzen hasi zen. Hilko zuen bronkitis kronikoak kontuan hartzeko lehen abisua eman zion 1889an, honela bada, gaixo larri zegoela testamentua eginez.

Gaitari lanari utzi eta kaleko eta areto-betebeharrak seniderik egokiena eta hurbilena zen Demetrio bere semearen ardurapean utzi zituen. Bere semeari Rosa Elizagaren ilobak, Anselmo Elizagak, lagunduko zion ia mende bukaera arte, hau bere bizitzan zehar gaitaren teknikan ikastun izan zituen gazteetako hirugarrena izanik. Gazte hauek guztiek, Demetrio Romano eta Anselmo Elizagarekin batera, XX. mendean, Nafarroa osoan eta herrialdeko beste probintzietan, Lizarrako gaitaren erabateko nagusitasuna ezarriko zuten.

Julián Romano, bronkitis kronikoak jota zenduko zen 68 urterekin, Santiago plazako 18 zenbakiko etxean. Bere testamentuak agerian uzten ditu gizon aparta honek burututako musika-jarduera eta lanak, gero Demetrio bere semea, ondare horren jarraitzaile leiala izango zelarik.