Politikariak eta Kargu publikoak

Arrue Pinto, Jose Luis

Gipuzkoar politikaria, Donostiakoa. Zuzenbidean lizentziaduna, banka pribatuan garatu du bere bizitza profesionala. Alderdi Popularreko (PP) kidea da Batzar Nagusietan 1995etik, Donostialdeak prokuradore aukeratu zuenetik.

Gipuzkoako eta EAEko PPko Batzorde Exekutiboko kide ere bada Arrue. 2004ko abuztuaren 31n Donostiako Udaleko PPko zinegotzi karguaren zina egin zuen, Maria San Gilek karguari uko egin ostean, Maria San Gil lehendakarigai izendatu zutenean. Arrue taldeko zazpigarren zinegotzia da orain, eta ardura hori Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen lanarekin uztartzen du, 2000-2004 legealdian horien bozeramaile izan baitzen.

Halaber, Euskadiko Judo Federazioko aholkulari juridikoa eta Espainiako Kirol Federazioko Diziplina Batzordeko kidea da (2004).