Abesbatzak

Arraizpe Abesbatza

Arraizpe Abesbatzak, hasiera batean Errosario Andra Maria izenarekin (parrokiaren izena hori baitzen), -Arraiz, bere magalean Bilboko Errekalde auzoa (Bilbao-Bizkaia-Euskalherria) kokatzen den mendi baten izena da, eta hortik, hain zuzen ere, datorkio izena-,1947an hasi zuen bere jardueraren ibilaldia, Espainako guda zibilaren (1936-39) ondorengo urteetan, Francisco Franco buruzagi militarraren diktadura garaian. Garai horretan ezinezkoa zen euskal kultura (eta egiazki, edozein agerpen kulturala) adieraztea, eta are gutxiago ere bere hizkuntza, euskera.



Esandako urtean Errekaldeko gizon talde bat batu egiten da eta Agate Deunaren gorazarreak kantatzearen aitzakiaz abesbatza sortuko dute. Jarraian emakume talde bat batu egin zitzaiela abesbatza sendotu egingo da. Hasieran gizonezko eta emakumezko ahotsen abesbatza bazen ere, 1957an ahots zurien (emakumezkoenak) eza zela eta, desagertu egin zen, geroago, soilik ahots baxuez (gizonezkoenak) konposatutako abesbatza bilakatzeko (tenore lehenak eta bigarrenak, baritonoak eta baxuak). Pasadizu bezala, aipatu behar da ahots zurien gabezia, hauek senargaia aurkitzean, eta askotan abesbatzan bertan, abesbatza uzten zutelakoagatik gertatzen zela, eta batzutan, horrek eratutako bikoteek abesbatza uztea ekartzen zuen.

Horrela, gerotxoago, abesbatzako gizonezkoek kantu jarduera jarraitzea erabaki zutela aurrerantzean Arraizpe Abesbatza deituko zen ahots baxuetako korua sendotu eta egonkortu egin zen. Bere lehenengo estatutuak 1963an sortu zituzten. 1957 urtetik aurrera 40 ahots baino gehiagok (zenbait unetan 60 ahots) osatzen zuten abesbatza, eta nahiz eta gehienek musika hizkuntzaren ezagupenik ez izan, bere ahots kopuruak eta zuten zaletasunak inguruko abesbatzen artean entzute ona ematen zioten, hala nola itxura, indarra eta kalitate oso ona.

Bere ibilaldiko urteen bitartean, zenbait zuzendariek zuzenduko dute abesbatza (Juanjo Aparicio besteen artean), meza, motete, zortziko, habanera eta zenbait hizkuntzetako bestelako musika lanak kontuan hartuz ehun musika lanetik hurbil izango du bere errepertorioan, zenbait lehiaketetan eta emanaldietan hartuko dute parte (Begonako Eliz Amaren Basilikako Abesbatzen Astea), eta diskak grabatzea hain jarduera bakana eta zaila zenean, bi unetan burutu zuen.

Horrela, 1967. urtean Madrileko Discorama diskografikarekin Aires y canciones de Bilbao izeneko Diska LPa grabatu zuten. Hiru urte geroago, ekintza errepikatu egin zen, oraingo honetan lau abestiko diska grabatuz. Handik aurrera abesbatzak bere bidea jarraitu zuen, eta 1991eko otsailaren 23an Bilboko La Casillako kioskoa berriztu zenean emanaldi bat eman zuen bertan.

Gaur egun, betiko abesbatzok kantariak galtzen ari badira ere, alde batetik, adinak ez duelako parkatzen, eta bestetik, errepertorioak eta entzuleen kultura mailak eta eskakizunak teknikari buruzko ezagupen handiago, eta horrenbestez jardun zabalagoa eskatzen dutelako, Arraizpe Abesbatzak oraindik jardunean jarraitzen du hogei bat ahots mantenduz, eta bere euskor eta profesional handia den Itziar Lopez Arberas zuzendariarekin.

Eskeintzen duen ahots-musika lanen zerrenda luzean mota askotakoak aurki daitezke, hala nola, antzineko euskal kantategiko abesti asko, euskeraz zein erderaz, nazioarteko eta kultura anitzeko kantak, musika egile klasikoen lan erlijiosoak eta baita gabonetako kanta zerrenda luze bat, bai Euskal Herrikoak (euskeraz) eta baita nazioarteko gabonetakoak ere.

Bere jarduera ondokoa da: BAEk (Bizkaiko Abesbatza Elkartea) Bizkaiko herriz herri antolatzen dituen udaberriko kontzertuetan, auzoko parrokietan eta udaletxeak Bilkoko eliz-parrokietan eta adin nagusiko egoitzetan antolatzen dituen Gabonetako kontzertuetan, batzuk udaletxeak berak ordainduta eta beste batzuk Arraizpe Abesbatzak dohanik ematen dituenak. Era berean, auzoko parrokiako elizkizunetan parte hartzen du, baita kalean zehar auzoko jaietan (ekainaren bukaeran), Gabonetako jaietan (Egu Berri egunean) Olentzero ospetsua eskeiniz, edo otsailaren 5 eko bezperan Agate Deunaren eta eskale ospatzen den antzineko jaian ere. Era ezberdineko hainbeste emankizun eskeintzeko mota ezberdineko jantziak ditu, hala nola, jantzi dotorea, kaleko tradizionala, eta kontzertuak laguntzeko beharrezkoak diren perkusiozko soinu tresnak ere. Azkenez, bere zerbitzuak eskeintzen ditu senar-emazte gaiei bere eskontzaren eginkizunetan alaitzeko, abesbatzako kideen edo familiarteko heriotzetako profanoa den edo hileta elizkizunetan, edota bere parte hartzea eta kantuaeskatzen duen edozein gertakizun ospatzeko.



Azkenego aldian, bestelako entzule mota erakartzeko eta, batez ere, txikiengan kantu zaletasuna suspertzeko eta etorkizuna ziurtatzeko, abesbatzak Arraizpe Txiki izeneko umeez osatutako talde bat sortu du, etorkizunean kontzertu pedagogikoak antolatzea eta, zergatik ez, elkarrekin emanaldiak emateko asmoak dituelarik.

Arraizpe Abesbatzak, bere kantore gehienak adinekoak izan, eta kantore berriak erakartzeko zailtasuna izan arren, kantu jarduera eder horri gogor eusten dio, kideen arteko harrema bizirik izateari, adiskidetasunaren iraunkortasuna eta Euskal Herriko nortasunaren, bizitzeko gogoa eta indarraren adierazlea den kultura jarduerari jarraikortasuna ematea baita.