Pintoreak

Armesto Hernando, Gerardo

Gerardo Armesto sormen esparru desberdinetan mugitu zen arren, lan gehienak paisaia eta bodegoi generoetan egin zituen. Aldiz gai erlijiosoz landutako obrak ez dira horrenbeste ezagutzen, batez ere lo-galtzeetan osatu zituenak. Itxura sinbolikoko pintura mota batean ere zenbait lan osatu zituen, tarteka. Margolanak, oro har, formatu txikikoak dira. Euskarri gisa tablex eta kartoi lodia erabili zituen.

Ibilbide hasieran Regoyosen pintzelkada txikiek eta laburtuek erakarri zuten; nagusia zenean, ordea (gazte zendu zela aintzat hartuz gero) lanek heldutasuna erakutsi zuten, orban handiekin eta kolore egiturekin. Suarez Alba lagun eta kideak esan zuen:

"margolanetan kolore nagusia koka daiteke, alegia, urdina, eta horren inguruan jorratutako gaiari kolorea eta tonua ematen dieten ñabardura finen gama osoa egon ohi da. Joera sortzailea dago, sintesi markatukoa, gaiaren ikuspegi erromantiko eta apasionatu batekin" (itzulpen moldatua gazteleratik).