Enpresariak

Archabal Rementeria, Juan Bautista

Euskal emigrazioaren prosopografia.

John B. Ardi-Industrialaria EE.BBetan.

Juan Bautista Achabal Ispasterren (Bizkaia) jaio zen 1873.6.24an. Ventura Rementeriaren eta Martin Achabalen semea.

1893an, hogei urte zituela emigratu egin zuen. Bere anaia bik Hegoameriketara emigratu zuten.

Bere Iparrameriketarako bidaian, bera zihoan itsasontzia hondoratu egin zen, 25 bidaiari hilez. Beste 500 bidaiariek bizitza onik atera zuten, eta beste itsasontzi batera eraman zituzten, geroago Galvestonera (Texas) helduz. Handik San Franciscora joan zen eta bertan zela lagun bati mailegu bat eskatu ahal izan zion, eta biak Boisera (Idaho) bidaiatu zuten, 1893.11.18an helduz. Billy Howellentzako bakero bezala lan egin zuen. 1894an ardi zaindari bezala W.C. "Bill" Cleveland-en langilea izan zen.

Irabazten zuen guztia aurreztuz, lau urteren buruan Clevelanden negozio erdiaren jabe eta bazkide egiterik izan zuen.

1901ean Benedicta Aldecoa Urruzuno Natxituako (Bizkaia) alabarekin ezkondu zen Boisen ezarriz. Neska bat izan zuten, Hazel, 1904an eta gero John, Matilda, Fidel, Juanita eta Dan.

1903an estatubatuar hiritartasuna lortu zuen eta bere izen eta abizenaren ortografia "Archabal" eta "John" eredura aldatu zituen. Izenon "amerikartasun" hori milioika immigranteek izan zuten gertakaria izan zen, horrela angloei, ahoskatzerakoan errazago izan zekien. Geroago ardi-aziendazko bere negozioak izan zituen eta euskal immigrante askori lana eman zion. XX. mendeko 20-40 hamarka bitartean, 60tik 90era gizon zituen eta erditze aldietan zehar 200 gizonera arte.

Bere negozio eta interesak gehituz joan ziren eta Archabal Idahoko estatuko euskal abeltzain aberats, eragile eta garrantzitsuenetariko bat bezala ezaguna izan zen. Wood Creek Abelazkuntzaren, Jumpo Creek Ardi-Konpainiaren, Homedaleko Jump Creek Errantxoaren eta Homedale Errantxoaren jabe izan zen. Bere ardi-negozioa bere bizitzaren gauzarik garrantzitsuena izan zen. 1930ean Archabal herri guztiko ipar-mendebaleko abeltzainik garrantzitsuenetakoa izan zen, Idaho, Nevada eta Oregónen 100.000ra arteko aldrak izanez. Milaka dolar doan eman zizkien ongintzei eta 1919an zabaldutako Artzain Ona izeneko Boisen kokatuta dagoen euskaldunen elizaren eraikuntzari ere. 1929. Urtean diruak lortu eta ongintzari emateko dantza bat egitean zetzan jai bat ezarri zuen. Gaur egun Artzainaren Dantza lez ezagutzen da: Sheepherders Ball.

Boiseko euskaldunen erakunde bik, Socorros Mutuos eta Fraternidad Vasca Americana izenekoek, elkarren arteko lehian egin gabe dantzan elkarrekin egin eta diru-ekarpenak sorospen erakunde batzuei doanik ematea erabaki zuten.

1936-1939ko Gudan, bildutako funtsak Euskaldunentzako Ongintza-Batzordeari eman zitzaizkion. 1940ean, Idahoko Orden Independiente de la Población Castellano-Vasco Parlante-ren kide sortzailea izan zen, erakunde horren helburuak "amerikartu" eta euskaldunei bertakotu eta estatubatuar herritartasuna lortzen laguntzea izanez.

Boisen hil zen 1945ean 72 urtez.