Toponimoak

Araneko Harri

Horrela deitzen zaio Orozkoko muinoari, Gorbeia mendiko inguruetan dagoena. Kondairak dio Arane etxeko (Orozko) neska gazte bat Gorbeiara igo zela, ardien bila. Haatik, laino itxi batek inguratu, eta orientazioa galdu zuen. Gauak hartu zuen neskatila. Gero, otso batzuk inguratu zitzaizkion, eta jan egin zuten. Familiak egun asko eman zituen haren bila, baina alferrik. Adatsak bakarrik topatu zituzten muinoan, eta ordutik, Araneko Harri izena hartu zuen. Izena eta tradizioak transmititu duen istorioa kontuan izanik, bertan hilobiren bat egon zitekeela pentsatu, eta muinora igo nintzen 1922ko maiatzaren 23an. Bi harri topatu nituen zutik, bata bestearen aurrean. Alboan indusketa egin, eta formarik gabeko suharria eta harri-kristal bat topatu nituen. Harri biak historiaurreko hilobiren baten arrastoak izan zitezkeen, lehen aipatutako bi harriak lekuko izanik.