Jatorri euskalduneko enpresari mexikarra, Felix Aranburuzabalaren, Eskoriatzako gipuzkoarra, iloba. "Grupo Modelo" eta "Grupo Televisa" inperioaren Lehendakariordea da.
Bere aita zen Pablo Aranburuzabala, Felixen semea, "Grupo Modelo"ren sortzaile eta jabe nagusia 1995ean hiltzean, Asuncion Aranburuzabalak, 34 urterekin, enpresa-taldea bere esku hartu zuen. 2005ean "Grupo Modelo"k 48.500 gizasemeri lana ematen dio eta Corona garagardoa -une honetan munduan gehien saltzen den bosgarren garagardoa da, 150 herrialdetara zabalduz- Mexikon 700 gunetan garraiatzen duten 11.500 kamioi-flota du.
"Forbes" ekonomia-aldizkariaren arabera munduko emakumerik boteretsuenen artean aurkitzen da 78. postuan 1.500 milioi dolarreko aberastasunaren jabe dela. "The Wall Street Journal" izenekoaren zerrendan agertzen diren enpresa multinazionaletako zuzendaritza lanpostuetan nabarmentzen diren 50 emakumetatik latinamerikar bakarra da.
