Ikertzaileak

Apraiz Buesa, Ángel de

1885eko uztailaren 25ean, Gasteizek bere seme ospetsu eta aldi berean gutxi ezagutua izango zena munduratzen ikusi zuen: Angel de Apraiz y Buesa.

Bederatzi neba-arrebadun sendi aberats bateko seme nagusia zela hasi zen, Odon de Apraiz y Saenz de Elburgo eta Julia Buesa Martinez del Campo gurasoen begiradapean.

Bizi ziren etxea, Buesatarren drogeriak behealdean okupatua izan zen eta bere gainean, lehen solairuan, Buesatarrek bizi ziren eta bigarrenean, Emilio Buesa, dentista. Hirugarrenean Apraiz Buesatarrek bizi ziren, guraso eta alabak, laugarren solairua Apraiz Buesa semeentzako utziz.

Aita Marianisten ardurapean bere lehen ikasketak egin ondoren, Prado kaleko gurasoen etxe utzi eta Deustuko Unibertsitate Ikastetxera (egungo Deustuko Unibertsitatea) doa bere goi mailako ikasketak egitera. Angel gazteak bere sendiarekin duen gutun-trukea erabat oparoa da. Une honetan hasten da, batez ere Gasteizko ""La Libertad" egunkarian, bere olerkiak argitaratzen eta hauxe da olerkiak ugarienak diren unea. Olerki horiek, ikasketa aldiko jarduera gogorrak aisialdirako eta jolaserako tarteak uzten zizkioten ikastetxeko bere lagunen eta adiskideen umore-ohar eta marrazkiz jantzitakoak izaten ziren.

1900an Salamancako Filosofia eta Letren Fakultatean lizentzia lortzen du. Bost urte geroago, Madrilen, Ines de Castro Andreari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen ("Doña Ines de Castro en el teatro castellano"), kalifikaziorik gorena lortuz. Baina horrekin guztiarekin nahikoa ez zuela, urte horretan Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatuko da.

1911an lehiaketa aske bitartez Arte eta Literaturaren Teorian katedra lortu izanaz, Salamancako Unibertsitatean bere ibilbide distiratsuari hasiera eman zion, erakunde horretan zortzi urtetan jardunaz. Garai horretan Unibertsitateko erretorea On Miguel de Unamuno izan zen eta elkarrekiko adiskidetasuna behingoan burutu zen.

Beste kultura eta herrialde batzuekiko izan zuen interesak, 1914an Lehen Mundu Gudaren atarian, Zientzia Ikerketak eta Ikasketak Gehitzeko Batzordeak emandako sei hilabeteko iraupeneko bekaren hartzekodun izatera eraman zuen Amerikako Estatu Batuetatik eta Europatik zehar bidaiatuz. Urtarrilean, Parisen barnetegian dagoela, frantziar erromanikoaren ibilbidea bidaiatzen duenaren berri daukagu, Vecsonen eskolara doa, Miguel de Unamuno bere adiskidearen bitartez frantziar hiriburuan dauden euskal margolariak ezagutzen ditu, unibertsitaterik garrantzitsuenak ezagutzen saiatzen da etab.

Maiatzean britainiar irletara doa eta Oxforden ezartzen da, bertatik Londresera bisita eginez. Garai hartan Atlantikoa gurutzatzea ez zen egun den bezalako erraza, jauzi handia zekarren, baina, izatez, 1914ko uztailean, Europa behingoan izango zen guda-eztandarako prestatzen zebilen garaian, Angelek Nueva Yorkeko Columbia Universtitytik idazten digu eta Niagarako ur-jauziak bisitatzen ditu. Ameriketatik etortzean, abuztuan, Holandatik bidaia txiki bat dagi eta Alemania gurutzatzearen asmoa du, baina Guda hasia zenez Espainiara itzultzera behartzen du. Baina europar lurraldeetatiko bere bidaia arinak, bidaiatzeko bere grinari uko egitetik urrun, itzultzean, bere planak aldatu eta bidaiatzen jarraitzea eragin zion, oraingoan Portugal, Galizia, Asturias eta Kantabriatik zehar. Hilabete horiek guztiek bidaiatzen ibiltzeak jada ezagutzen zituen hizkuntzak sendotu eta hitz egitea ahalbidetu zioten, eta harreman profesionalak eta pertsonalak, etorkizunerako garrantzi berezia izango zutenek, ezartzea ere. Aipagarria da garai hartan atzerriko hizkuntza bezala frantsesa ikastea ohikoa zenean, Angel de Apraiz bere garaiei aurrea hartuz, ingelesari ere heldu zion, ahozkotasunean erraztasunik gabe izan arren idatziz menperatzen baitzuen eta alemana ere oso ondo irakurriz.

Bere bidaldia guztian zehar, arteaz eta kulturaz, Unibertsitate europar eta amerikarrez, euren erakundeez, jarduerez, abantaila eta eragozpenez deigarri zitzaizkion datu oro idatzi eta oharrak hartuz ekin zion. Tamalgarria izan zen I Mundu Gudak garai hartan Europako kuluturagunerik garrantzitsuena eta handiena zen alemaniar Unibertsitatea ezagutzeko aukerarik eman ez izana.

Garai baten hitzaldiak emateari ekiten dio, idazkaria izatera iristen den gasteiztar Ateneoaren aldizkarian lankide den bitartean, eta bere aitak zuen narru fabrikaren kudeaketan laguntzen dio. Atzerriko unibertsitateetatik zehar egindako bere bidaian bizi eta ikusitakoari buruzko gogoeta izango da, Bizkaiko Aldundiko Kultura Batzordeak antolatutako 1918ko urtarrilaren 5ean Bilboko filarmonikaren aretoan emandako hitzaldiaren xede. Hitzaldi horretan Angelek euskal unibertsitatea sortzearen beharrizanaren alde dihardu eta bereziki, Salamanca, Valladolid, Madril eta Zaragozako unibertsitateetan ikasketak egiten zeuden sakabanatutako euskal ikasleen estatistikak aurkeztu zituen.

Hitzaldi horrek, Europar gertaerek eta euskal abertzaletasunaren irakiteak eragindako giroan, oihartzun ikaragarria izan zuen, eta berehalako ondorioak izatera deitua zegoen aspalditiko artegatasun eta mugimendu jakin baten adierazpena izan zen. Horrela, egun batzuk geroago, Gipuzkoako Aldundiak bere Ladislao de Zavala lehendakariak aurkeztutako mozio bat onartzen du, urte horretako irailean Eusko Ikaskuntzei buruzko Kongresu bat antolatzea proposatuz, lau Aldundien eta Iruña, Gasteiz eta Baionako gotzainen babesez.

Garai hartan bere Odon, Ricardo eta Emilio anaiak Bartzelonan ziren, bai ikasketengatik, bai lanagatik. Baina gauzak ez ziren behar beste ondo izan zeren Odonek, aitak, bere heriotza aurretiko egunetan, Angeli bere anaiez arduratu zedila eskatu zion, eta horren ondorioz anaien urratsak hurbilagotik jarraitzea erabakitzen du. 1919an, tokialdatze lehiaketa baten bitartez, Salamancako Unibertsitatea Bartzelonakoagatik ordezten du.

Bertan, zegokion katedra betetzeaz gain, Lan Eskolan iluntzean eskolak ere ematen ditu eta Kataluniako Oroitarrien Batzordearen eta Historiaurrearen, Etnologia eta Antropologiaren Elkarteko kide bati dagozkion zereginez arduratuko da. Bestalde, sortu berria zen Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascosekin antzekotasun eta berdintasun nabarmenak zeuzkan Institut de Estudis Catalansekin ere harremanetan jarriko da. Ekimen guzti horiek izan arren edo ekimen horien ondorioz Angel de Apraizek ez zuen goizetik jaikitzea gogoko, eta bere eskolak, goizetan eman beharrekoak ziren arren, bere eskari bereziaren eraginez arratsaldeetan ematen zituen. Antza denez bere ikasleek, guztia gorabehera pozik zeudenez, barkatu egiten ziotela dirudi.

Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos erakundeko idazkaritza nagusiaz arduratzen den bitartean, hiri hartan bizi izango da, Donostiara bidai ugariak eginez eta bere emaztea izango zen Mari Cruz Landetarekin, lankideekin, bere adiskideekin eta Elkartearekin ere eguneroko posta-trukea izanez.

Horrela 1926ko irailaren 6an, Angel de Apraizek Eduardo Landeta bilbotarraren Mari Cruz alabarekin ezkontzen da. Landeta familia Bilboko goi burgesiako sendietariko bat zen, gertutik Sota sendiarekin ahaidetua. Izatez, Eduardo Landeta, Sotatarren konfiantzazko gizona izan zen, haien aholkularia eta testamentu betearazle izatera iritsi zen, horrela Sota sendiaren eta bere familia edukien hondamendia ekidinez.

Geroago Angel de Apraizen aitaginarreba izatera iritsiko zena ideia abertzaleak zituena, jantzia eta jakin-min handikoa. Oinatiko Kongresuan zein Eusko Ikaskuntzarenean eraginkortasunez parte hartu zuen, bere suhiarekin hainbat gaitan lankidetzan jardunaz. Carmen Beaskoetxearekin ezkonduta, hamalau seme izan zituzten, zortzik aurrera eginez, zaharrena Mari Cruz (Mari Cruz, Eduardo, Carmen, Mercedes, Victor, Jose, Catalina eta Lola), 1897ko abenduaren 17an jaiotakoa izanez. Txiki txikitatik heziketa zaindua jaso zuen, frantsesean eta musikan jarrera nabarmena izanez, garaiko sendi oneko andereño batentzako ezinbesteko izatearren.

Baina Mari Cruzi gutxi ardura izan zion berrogeitaka urteko Angel de Apraizekin ezkonduz aberastasun gutxiagoko bizitza eraman beharra izan eta Bartzelonara aldatzeak. Eztei bidaian Frantzia, Italia eta Suitza ikustekotan ziren eta ondorioz Angel eta bere emaztea Hendaiatik igarotzen dira, Miguel de Unamunori bisitaldia egin, Primo de Riveraren diktadurari aurre egitearren bertan zegoena, atzerriratua, baitzekiten eta egun batzuk igarotzeko ere aprobetxatuz.

Handik gutxira, 1928ko martxoaren 29an, ezkonduen lehen semea jaio zen, Javier izena jarri ziotelarik. Begoña, bere arreba, ez zen gehiegirik luzatu mundura etortzen, 1930eko azaroaren 25ean jaio baitzen. Mari Cruz bere seme-alaba biak erditzeko, ohitura zen bezala, bere amarekin batera, Bartzelonatik Bilbora tokialdatu zen. Guztia zen zoriona sendiaren baitan Angelek bere sendiari idatzitako hainbat gutunetatik adierazten den bezala. Aldi horretan zehar, gainera, bere anaia Odon ere Bartzelonan bizi zen eta hiru urte arinago bere anaia Ricardo izan zen bezala irakasle laguntzaile izendatu zuten aipatutako hiriburu horretako Unibertsitatean Arte eta Literaturaren Teoriako Katedradunaren laguntzaile gisa.

1933ko udaran Angel de Apraizek beste irakasle batzuekin eta ikasle talde batekin, Mediterraneoan zeharreko ontzi-bidaia egiten dute bertako kultura eta herri desberdinetako arte eta hiriak ezagutze asmoz. Bidaiak, hilabete bat eta erdikoa izango dena, Bartzelonako kaitik ekainaren 15ean irten eta abuztuaren 1era arte, hurrengo ibilbidea jarraitu zuen: Bartzelona, Tunez, Kartago, Susa, Kairouan, La Valette, Alejandría, El Cairo, Jaffa, Jerusalem, Candia, Knossos, Rodas, Esmirna, Constantinopla, Salónica, Falero, Atenas, Nauplia, Micenas, Tirinto, Epidauro, Itea, Delfos, Catácolo, Pirgos, Olimpia, Siracusa, Palermo, Nápoles, Pompeya, Herculano, Pestum, Salerno, Palma de Mallorca eta Valentzia.

Unibertsitate espedizioak ehun eta laurogeita hamazortzi pertsona zituen irakasle, ikasle eta beste ikasle ohiez, artxibozain eta arkeologoz eta arkitekturako hogei ikaslez osatuta egonik. Zehatzago esanda hogei ziren irakasle eta ikasleak, batzuk abagune horretarako bekadunak, Madril, Bartzelona, Valentzia, Salamanca, Santiago, Valladolid, Granada, Sevilla eta Zaragozako Unibertsitateetatik etorritakoak alegia. Espedizio horren burua ez zen Madrilgo Unibertsitateko Filosofia eta Letrak Fakultateko Manuel García Morente dekanoa besterik izan, eta idazkari gisa Jose Ferrandis Torres, fakultate bereko idazkaria zenak jardun zuen.

Mediterraneotik zeharreko unibertsitate espedizio-itsaso bidaian ziren parte-hartzaileen zerrendak berrikusiz, oraindik ikaslea besterik ez zen Martin Almagro ikus dezakegu eta Jaume Vicens Vives eta, irakasleen artean, Angel de Apraiz gain, Luis Pericot eta a Juan Zaragüeta ere.

Mediterraneotik zeharreko unibertsitate itsaso-bidaiak prentsan oihartzun ikaragarria izan zuen "Ciudad de Cadiz" moto-ontziaren geldialdi guztien jarraipena egin baitzuten. Horrela, prentsan argitaratutako hainbat artikulu irakurriz, kultura eta unibertsitate ekimenez gain itsas bidaia ekimen diplomatiko bihurtuz joan zela ondorioztatu dezakegu. Itsasontziaren geldialdi askotan, bai espainiar enbaxadak eta tokiko agintariek zein espainiar taldeek edo euren kulturarekin bat zetozenek arrera ofizialez, onarpen jaiekin, eta herriko bat bateko maitasun-ezaugarriz lausengatzen zituzten espedizionarioak. Izaera horretako Mediterraneotik zeharreko lehendabiziko eta bakarra izan zen espainiar unibertsitate espedizioa bilakatu zen, antolatzaileek itsas bidaia horri beste antzerako batzuk jarraitu ziezaiotenaren asmotan zeuden arren.



Baina Guda Zibilak eztanda egiterakoan eta, alderdi politiko bakar bateko alderdikide izan ez arren, bere ideiak lanik eta soldatarik gabe utzi zuten, 1939ra arte erabakiko ez zen garbiketa-espedientearen xede ere izanik. Donostiara tokialdatzen da eta Eusko Ikaskuntzako idazkaria zela, erakunde horrek beharrezko du desagertzea, Gasteizen duen bere sendia eta Bilbon bere emaztea bisitatuz. Egoera larriak ez zuen zalantza izpirik uzten: norbere segurtasunagatik eta bere familiarenagatik, atzerriratzea ezinbesteko egiten zen.

Santurtzitik etorritako ontzi baten sendi guztia Burdeosera iritsi eta behin lehendabiziko aldi baten bertan hiru hilabete egin ondoren, sendia guztia Marie Therese de Urkiak Bidarten duen etxera aldatzen da. Bertan, Bidarten, akuran hartutako etxebizitza baten biziko dira, ohituta zeuden erosotasunik gabe, eta, halere, Mari Cruzek zein bere semeek 1937ko maiatzetik 1939ra arteko irailera arte luzatutako egotaldi hartako oroimen onak besterik ez dituzte gogoan. Epealdi horretan sendiak gertakizun alaiak bizi izango ditu, Begoñaren jaunartzea bezalakoak, eta mioma baten ondorioz Mari Cruzi interbentzio kirurgiko egin behar izan ziotena bezalako hain alaiak izan ez ziren beste batzuk ere. Angel, bitartean, beti bezala jakin-minez, erromesaldiei eta euskal arteari buruz frantziar prentsarentzako artikuluak idatziz, hitzaldietara joanez eta, batez ere, zigortua izan den garbiketa espedientea bide guztietatik zehar atontzeko ahaleginetan dabil.

Izapide gogor eta neketsuaren ondoren, bere karguan ezartzea lortzen du baina 1919an tokialdatzea zetorren jatorrizko Unibertsitatera ezinbestean itzultzearen baldintzapean. Horrela, 1941ean Salamancara itzuliz, Unibertsitate zaharra, Ikastetxe Nagusia, antzinako lagunak eta lankide berri eta adiskideekin aurkitzen da.

Halaber, Salamanca berriz utziko du denbora askorik gabe. 1945ean, ordura arte Artearen Historia eta Arkeologia Katedra bitan zatitzen da, ordura arte batuta zeudenak, eta Angelek Valladolideko Unibertsitatera, oraingoan prozedura arruntari jarraiki, tokialdatzea eskatzen du.

Bertan, Valladolideko Unibertsitatean, igaroko dira bere ibilbide akademikoaren azken hamar urteak. Horrela, Valladolideko Unibertsitateko Artearen Historiako lehen katedraduna izan zen, berehala egungo Martin Gonzalez katedraduna, bere lizentzia lortu berri eta lehiaketak prestatzen zebilela, laguntzailetzat hartuz.

Laguntzaile bat izan beharraren beharrizana eskolak prestatu eta emateko zuen eran zetzan. Diapositiben emanaldiak izaten zituen eta bisitaldi ugari prestatzen zituen bai Artearen Historiaren ikastaro orokorreko eskoletarako bai Angel de Apraiz ematen hasia zen Estetika ikasturte berrirako ere. Eta berria diogu, zeren ordura arte Unibertsitatean ematen zen artea eta artearen kritika erabat formalista baino ez zen, lanaren egilearen ezagutzan oinarritutakoa, ekoizpen urtearena eta lanaren itxura formalari buruzkoa. Apraiz irakaslearentzako, halaber, autorearen gogoa eta arte lana sorrarazi zuen garaia ezagutu ahal izatea, lana hobeto ulertzeko, interesgarriagoa zen.

Ohitura zuen bezala, Valladolideko Unibertsitatean hamar urtetako egotaldia egin ondoren, bere familia, emazte eta semeak Gasteizen izan ziren, bera, beste ikasle bat bezala, Santa Cruz Ikastetxe Nagusian bizi zen bitartean. Mari Cruz bisitaldia egitera bertaratzen zitzaion aldietan Hotel Garden Inperialean ostatua hartzen zuten, baina euren benetako etxea urte horietan guztietan Ikastetxe Nagusia izan zen, mundu mailako gertakizunen berri izateko solasaldi bat, Apraizek izandako bidaiek ematen duten ikuspegitik, antolatuz. Hain da hori horrela eze, 1951an, bere zilarrezko ezteiak zirela eta, bikoteak frantziar katedralik garrantzitsuenetatik ibilbidea egin zuen, horrela, berriro ere, lana gozamen bihurtuz.

Baina ez ziren Valladolidekoak irakaslea bertaratzen ziren solasaldi bakarrak; bere presentzia Valladolideko Kasinoan ospatzen zirenetan ezinbestekoa zen eta hiri bereko Circulo de Recreokoetan ere. Elkarrizketan egiten jakitea, baita entzuten jakitea ere, garrantzitsua zen solasaldi horietan, politika, gizarte eta kultura gaiak eztabaidatzen ziren, beti ere Angel de Apraizek bezalako jarrera zabal eta liberalez.

Testuinguru horretan eta unibertsitate inguruan zitzaion maitasunari esker, irakaslea erantzukizun handiagoko karguak betetzen hasiko da, lehenengoz Fakultateko Dekanorde eta geroago Dekano karguetan izendatua izanez.

Inguruabar horietan, 1955ean erretirorako ordua iristen zaio, bere ibilbide akademikoaren azkena. Unibertsitate hartako ikasgeletatik igaroz utzitako aztarna sakonaren froga berak eman zuen azken irakasbidea azaldutako unean egin zioten omenaldia izan zen. Asko dira, ikasleek zein irakasleek ere, Angel de Apraizi irakaskuntza uzten zuen une hartan opa zioten maitasunaren adierazgarri.

Erraza da, halere, berea bezalako barne gogo dinamiko, eragile eta jakin-mindunak, erretiroa ez zuela jada hasitako ikerketetan sakondu edo ikerketa berri batzuei hasiera emateko aro berri bat bezala baino ulertuko uste izatea. Jada arinagotik bere artikulu-ekoizpena eta hitzaldietara joan izana ugaria izan zen arren, oraingoan, beharbada, areagotu besterik ez da egiten.

Gainera, behin erretiroan, bere presentzia hainbat irakaskuntza ekitalditarako, kulturazkoetan eta gizartezkoetan eskatzen zen. Hain zuzen ere 1956ko ekainean, La Coruñako batxiler ikasketetako azterketak mahaiburutzea eskatu zitzaion. Ohikotzat zuen bezala, berandutu gabe, bertara joan zen, baina, behin hirian zela, birikietako gaitz batek jota ospitalera eraman zuen. Berehala jakinarazi zitzaion bere emazteari, Mari Cruzi, eta egun horretan erretzeari utzi ziola esaten entzun zionean gaixotasunaren larritasunaz jabetu zen. Zoritxarrez bere susmoak zuzenak ziren, hurrengo egunean, 22an, La Coruñan Angel de Apraiz y Buesa zendu egin zelako.