Eibarren 1899an jaiotako enpresari gipuzkoarra.
Bere ibilbide profesionala hiribildu armaginean hasi zuen 1920. urtean, ibilgailuen osagarriak eginez. 1934an Ordizian kokatua, bere jardunak "La Modelo"n jarraitzen du eta bertan zigarro-kutxako Ronson metxeroaren, Bonben Fulminanteen, ezpain-margoen, eta gasogenoentzako Autobat motorren muntaiaren arduraduna ere izan zen.
Bere enpresa-proiektuaren sortze eta hazkundea eta beraz, geroago izatera iritsiko zen Lorenzo Apellaniz, S.A.ren lehen urratsak 1942an gertatzen dira, urte horretan, gainera, fibroporlanaren euskarrirako osagarriak egin eta bultzada berria emanez, hiru urteren buruan Serafin eta Juan Maria bere semeak enpresan sartuz.
Gipuzkoako XX. mende erdiko garapenaren zati da; 1952tik 1957ra bitartean Filipinas Kalean eraikitzen duen fabrika berri bat egiten du, Llanos arkitektoak diseinatutakoa eta 2004ko urtarrilean erraustua izana.
Ordutik aurrera ekoizkin berriak izango dira Uralitari eusteko osagarriak, Compañía Telefonicaren hariak eta elektrikoak. Bere instalazioen artean lehen mailako ekipoak izan zituen; galbanizatua, Efco-Udelai firmen automatizatuak (amerikarra) eta Thomson (frantziarra).
