Literatoak

Antoñana Chasco, Pablo

Autore honentzat literatura "bizi dugun unearekin eta denborarekin konpromisoa" zen. Eleberria gizarte arazoen bidea, testigantza eta salaketa zen. Hori dela eta heldu zion behin eta berriz gerraren gaiari, injustiziari, maltzurkeriari, porrotari edo pobreziari. Landa unibertsoan girotuta, Antoñanak ondo jaso zuen langile xumeen bizitza tristea, baserritar eta jornalariena, jauntxoen eta nagusien botereari aurre eginez. Idazle nafarraren nobela guztietan bi talde agertzen dira, elkarren aurkakoak eta bateraezinak: jabeak eta desjabetuak. Espainiako 50ko hamarkadako errealismo sozialaren testuinguruan, Antoñanak abangoardia faulkneriarra bertako literatura tradizioarekin uztartu zuen.

(Martin Nogales, 1989).

Romerak nabarmendu duen moduan:

"Narratzaile espainiar gutxik jakin izan dute (Juan Benet izan da, akaso, salbuespen bakarra) hain narrazio unibertso propioa eraikitzen, dela gaiei, dela pertsonaiei, dela erreferentziei dagokienez, eta baita geografia fikzio propiotik ere".

(Mata, 2002. Itzulpen moldatua gazteleratik).

Xehetasun naturalistetan aberatsa den literatura estiloarekin, irudi sinbolikoak eta pertsonaia etsiak erabiliz, Antoñanak literatura errealista eta testigantzakoa osatu zuen, nahita kritikoa eta etsia, eta horri gizakiaren ikuspegi atsekabea dario.