Enologo eta ardandegidun bizkaitarra, Urduñan 1962an jaioa. Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileko Osoko kidea. Arabar Errioxako Upeltegien Elkarteko Gerentea, 2002an izendatua. Gasteizko Ostalaritza Eskolako zuzendaria izan zen 1987tik 1996ra eta Argiñanoren Sukaldaritzako Akademiarena ere.
Bere esku Eusko Jaurlaritzak emandako "Gastronomiaren Euskadi Saria". "El Correo" argitaletxe-taldearen lankidea (2001).
