Konposatzaileak

Ansorena Miranda, José Luis (2004ko bertsioa)

Bizitzan zehar hainbat erakunde eta elkarte sortu zituen, besteak beste: Iruñeako Kaputxinoen Elizan San Antonio eskolania eta San Antonio Gazteria 1954an; Zaragozako Torrero Elkartean San Antonio Gazteria -1964an parrokiako abesbatza zuzenduz- Andra Mari abesbatza eta Errenteriako Parrokiako gazteria (Gaztedi) 1966an, Oreretako haur abesbatza 1967an, emakumezkoen "Alai" otxotea 1972an, Musikaste 1973an, Eresbil - Euskal Konpositoreen Artxiboa 1974an eta Oiñarri gazte abesbatza 1976an.

Era berean Gipuzkoako Elizbarrutiko Musika Batzordeko kidea da; Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko Presidentea, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea eta Euskal Herriko Txistularien Elkartearen kaperaua.

2004ko urtarrilean, Donostiako Udal Kultura Patronatuaren bitartez, Raimundo Sarriegui Echeverria, musikari donostiarra liburua euskaraz argitara ematen du.