Konposatzaileak

Ansorena Miranda, José Luis

Musikologo, konpositore eta zuzendari gipuzkoarra, Donostian jaioa 1928an.



Musika ikasi zuen Kontserbatorioan, jaio zen hirian bertan, besteak beste, Luis Urteaga eta Beltran Pagola irakasle izan zituelarik. 1942an Altsasuko (Nafarroa) Aita kaputxinoen Seminarioan sartu zen eta 1953an apaiz bilakatu zen.

Besteak beste, sari hauek jaso ditu: "Euskadi" Aldizkariaren Saria 83 (Kultura Saila), Andra Mari Abesbatzaren Diamante eta Urrezko ikurra (1991), Gurutze Gorria Saria 92 (Kultura Saila), Txistularien Elkartearen Urrezko Domina (1997), Algortako Biotz-Alai Abesbatzaren Urrezko Ikurra eta Ohorezko kide (1999), COPE-Gipuzkoa irrati katearen "Aparteko zazpi" Saria (2000), ), Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria (2005), Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria (2011).Era berean bi omenaldi ere izan ditu, bata Errenteriako Udalak eskainia (1987) eta bestea Gipuzkoako Abesbatzen Elkartearena (2001) Horrez gain, Errenteriako seme-kuttuna izendatu zuten (2009).

Bizitzan zehar hainbat erakunde eta elkarte sortu zituen, besteak beste: Iruñeako Kaputxinoen Elizan San Antonio eskolania eta San Antonio Gazteria 1954an; Zaragozako Torrero Elkartean San Antonio Gazteria -1964an parrokiako abesbatza zuzenduz- Andra Mari abesbatza eta Errenteriako Parrokiako gazteria (Gaztedi) 1966an, Oreretako haur abesbatza 1967an, emakumezkoen "Alai" otxotea 1972an, Musikaste 1973an, Eresbil - Euskal Konpositoreen Artxiboa 1974an eta Oiñarri gazte abesbatza 1976an.

Era berean Gipuzkoako Elizbarrutiko Musika Batzordeko kidea da; Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko Presidentea (1978tik 1980-ra eta 1987tik 1988ra, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea eta Euskal Herriko Txistularien Elkartearen kaperaua.