Instrumentugilea

Ansola Unzueta, Manuel

Organista gipuzkoarra. Elgoibarren jaio zen, 1883ko urtarrilaren 1ean, eta Santiagon hil zen, 1971n.

Bere osabaren, Andres Lizarriturri organo-jole elgoibartarraren, dizipulu nabarmenetako bat izan zen. Eliz eta musika ikasketak Gasteizen hasi bazituen ere, 1906an Astorgako katedraleko seminarioko ikasle eta organista zen, eta 1908an Kapera Maisu plaza lortu zuen. 1914an, oposizio bidez, Santiago katedraleko lehen organista postua lortu zuen, eta kargu horretan aritu zen 1966an erretiroa hartu zuen arte.

Organo-jotzaile jardunari bere bizitzan zehar musika-oposaketen epaimahaietan edo musika-aholkulari gisa hartuko zituen ardurak gehitu behar zaizkio. Gainera, katedraleko kapera-maisuaren (1930) ordezkoa eta Aitorleen Mintegiko eta Apaizgaitegi Nagusiko musika-irakaslea izan zen. Jose López-Calo musikologoaren arabera, ez da haren obrarik gordetzen ez Astorgan ez Santiagon, nahiz eta Tantum ergo eder bat konposatu zuela esaten zen. Errenteriako Eresbil artxiboan tenore bakar eta organorako konposatutako Ave Maria bat dago.

  • ECENARRO, L. M.: Elgoibarko organo-jotzailea I. Lizarriturri. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea: Aldizkariko separata, XXXIV. urtea, zk. 3 eta 4, pp. 601-618, 1978.
  • LÓPEZ-CALO, J.: Ansola Unzueta, Manuel In Casares, E. (zuz. ), Espainiar eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (ik. eta hh. 478-479). [Madril]: Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, 1999.
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Linean: <a href="Eresbil'>Eresbil