Txanbolinen belaunaldiko txistularia, Silvestreren seme zaharrena eta Roque Ansolaren biloba. Elgoibarren jaio zen 1878ko uztailaren 4an eta Markinan hil zen 1914ko urtarrilaren 14an.
Hogeita hamabi urterekin hartu zuen Elgoibarko txistulari plaza, Roque hil zenean aitak utzi ziona. Txikitatik ikasi zuen txistua eta pianoa jotzen, eta gainera bonbardinoa menderatu zuen, Bilboko Udal Bandan eta Elgoibarrekoan jo zuen instrumentua. Aitonarekin, aitarekin eta Florencio anaiarekin batera, txistulari laukote ospetsua osatu zuten, eta hainbat sari lortu zituzten, besteak beste, Bilboko Euskal Jaietako lehen saria eta Zumaiako jaietako bigarrena (1900). 1936an joan zen Markinara, Elgoibarko plaza Florencio anaiari utzita.
- IGARTUA, J: Merezitako omenaldia Ansola anaiei. Txistulari, 111, Uztaila-Iraila, pp. 9-12, 1982.