Instrumentugilea

Ansola Aldazabal, Roque

Txistularia eta konpositorea. Ignacio Maria Ansola Egañaren semea zen, "Txanbolin" izenez ezagutzen den Ansola familiako lehen txistularietako bat. Roque edo "Erroketxu" Elgoibarren jaio zen 1822ko abuztuaren 16an. Jaioterrian hil zen, 1911ko martxoaren 12an.

Aitarekin ikasi zuen musika eta txikitatik Elgoibarko kaleetan zehar txistua jotzen laguntzen zion. 1845ean Santanderrera joan zen familiarekin, bere aitak Kantabriako hiriburuan txistulari plaza lortu baitzuen. Hiru urterekin jaioterrira itzuli zen, eta 1850ean txistulari postua lortu zuen, hil arte mantendu baitzuen postu hori. Txistulari lehiaketa ezberdinetan interprete bezala bere kalitatea erakutsi zuen, hainbat sari irabaziz, hala nola, Markinako Karmengo Jaietakoa (1883) eta Durangoko Euskal Jaietakoa (1886). 1907an jo zuen azkenekoz Elgoibarren.

Txistulari gisa egindako lan nabarmenaz gain, noizbehinkako organo-jotzaile gisa egindako lana ere azpimarratu behar da. Hala, herriko organista titularra, Ildefonso Lizarriturri, ordezkatzen zuen, egoeraren batek bere betebeharrak bere gain hartzea eragozten zionean.

Azkenik, sortzaile gisa ere jardun zuen, Astuaren Arrantza zortzikoa eta txistu bandarako alborada konposatu baitzituen, besteak beste. Hala ere, "Txanbolin" en disnatuako txistulari nabarmenetako bat izan zen.

  • BILBAO SA : Markinako Euskal Jaiak, 1883. urtea (pp. 74-76). [S.L. : s.n. ], 1982?.
  • IGARTUA, J: Merezitako omenaldia Ansola anaiei. Txistulari, 111, Uztaila-Iraila, pp. 9-12, 1982.
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Linean: <a href="Eresbil'>Eresbil.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ANS-02. Roque Ansola: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoaren Bataio partida.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ANS-02. [Ansorena, J.L.? ]. Ansola Aldazabal, Roque.