Albaitariak

Anaut, Simeón

Albaitari nafarra. Nafarroako zientzia eta albaitaritza elkarteko lehen presidentea (1880). Elkarte horrek El Monitor argitaratu zuen eta Jativako Alianza Veterinaria egunkariaren arabera "garai horretan M. Pasteurrek lupuaren profilaxiari buruz egindako lanen garrantzia aitortu zuen Espainiak lehen aldiz".

Simeon Anaut Iruñean haragitako ikuskatzaile gisa aritu zen. 1885ean hil zen 35 urte zituela.

  • Gaceta Médico - Veterinaria.