Ingeniariak

Anabitarte Romero, Carlos

Ingeniari gipuzkoarra, Donostian 1903ko abuztuaren 9an jaioa; Madrilen hil zen 1987ko abuztuaren 10ean.

Bide Ingeniari ikasketak egin zituen Madrilen, eta 1926an amaitu.

Lehen lana Obrasconen egin zuen, portuen eraikuntzan espezializatutako enpresan. Vigo eta Coruñako kaietako lanetan parte hartzen du, Acorazados del Ferroleko kaian, Santanderreko Maliañoko kaian edo Cadizko Dique Lehorrean. Halaber, atzerriko portuetako obretan parte hartu zuen; Mossoedesen (Angola), Mozambiken, Luandan, Funchalen, Lisboako Petrolio Portuan, Venezuelan, Tangerren eta Sidi-Ifnin.

1944an, Obrascon-eko Kontseilari-Ordezkaria izanik, bere proposamen bati erantzunez, Sozietateak Madrilera lekualdatu zuen bere egoitza soziala, era guztietako lanei ekiteko helburuarekin; hori dela eta, Anabitartek Madrilen finkatu zuen egoitza.

Egun horietan, Bilboko Bankuak eskatuta, Inmobiliaria Bilbao enpresan parte hartu zuen. Lehenengo promozioak Madrilgo Prosperitate auzoan, Sevillan eta Malagako Costa del Solen egiten dira.

Anabitartek Secundino Zuazo arkitektoarekin batera lan egin zuen Las Palmaseko Triana auzoko zabalgune-proiektua egiteko, Kanaria Handian. Proiektu horrek 135.000 metro koadro irabazten zizkion itsasoari.

1967an Bilboko Industria Bankuko kontseilari izendatu zuten.

  • ALZUGARAY, Juan José. mendeko euskal ingeniari eta arkitektoak Madrilen, Edit. Dossat, Madril, 1986.