Kontzeptua

Altsasuko zortzikoa

Izen horrekin ezagutzen da Altsasun bertako soka-dantzaren bertsioa. Bere izenaren zergatia ez dago oso argia, baina bereziki Nafarroako soka-dantzetan badaude atal batzuk 2/4 konpasean idatzita eta oso kantagarriak, askotan zortziko izenarekin ezagutzen direnak. Horietako batzuk errepikatzen dira soka-dantza batean baino gehiagotan. Altsasuko erreferentzia batzuen arabera gutxienez horietako atal batean hitzak inprobisatzen ziren. Gaur egun, halere, ongi ezagutzen den hitz bakarrak doinu honetako lehen esaldian abesten dira:

Zortziko

Hitzak agian ez dira oso dotoreak, baina zortziko txikiaren eskema jarraitzen dute. Ohiko bertsioa hau da:

"Joxe Mari potxolo
ipurdi handia
puxkarrak botatzeko
osasun haundia"

Bigarren atalean ez litzateke oso zaila modu berean beste lau bertso sartzea txistuaren nota motz batzuk kenduta, baina ez dago ekintza honen arrastorik. Halere, dantzaren izenaren azalpen logikoena dirudi.