Gipuzkoar dantzari eta koreografo klasikoa, Zarautzen 1930ean jaioa. Fermin Aldabaldetreku Arruti zuen izena, eta Pirmin Treku izen artistikoa erabili zuen. Zazpi urterekin Londresera joan zen, Espainiako Gerra Zibilean errefuxiatuta, beste hainbat umerekin batera. Ikastetxe ingeles batean hasi zen ikasten, 1944an Arte Ederren Eskolan sartu eta ballet ikasketak hasi zituen. "Sadlers Wells Ballet" delakoarekin harremanetan jarri zen, eta gero "Royal Ballet" izena hartu zuen, Koroa britainiarrak babestuta. Beka baten bidez hasi zen konpainia horretan eskolak jasotzen. 1947an, lehen kontratua sinatu zuen Compañía Realekin, eta 15 urtez baino gehiagoz aritu zen harekin. "Royal Ballet"-en sartu eta urtebetera, bertako dantzari nagusietako bat izendatu zuten.
Konpainiaren koreografia klasiko handietan parte hartu zuen, besteak beste, Leonide Massine, Tamara Kansadina, Ninette Valois, Sir Frederik Ashtor, Keneth McMillan eta Balanchine koreografo handiekin lan eginez, eta arrakasta handia lortu zuen antzoki entzutetsuenen taulen gaineko nazioarteko bira ugaritan. 1960an erretiratu eta Estatu Batuetara joan zen, 1961etik 1964ra klaseak ematera. Azken urte honetan, Portugalgo Oporto hirian bere dantza-akademia sortu du, munduko ospetsuenetako bat bilakatuko dena. Bertan, 30 urtez, Lisboako Konpainia Nazionaleko figura garrantzitsuenei prestakuntza eman die.
Koreografo gisa lan nabarmena egin du, eta ospe handia eman zizuten lanak muntatu ditu, hala nola Carmen de Bizet, Sueños de Verano de Britten, edo La Forza del Destino, Verdi. "Royal Ballet"-ek lehen figura gisa kontratatutako lehen dantzari atzerritarra izan zen.
Pirmin Treku 2006ko uztailaren 13an hil zen