Historialariak

Alberdi Lonbide, Xavier (2004ko bertsioa)

1969an Zarautzen jaiotako historialari gipuzkoarra.

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1972), Albaola Elkarteko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.

Lizentziatu ondoren, ikerketa-lana bi ildotan garatu zuen. Batetik, Aro Modernoko Gipuzkoako itsas ekonomiaren historiaren esparruko doktore tesia. Bestalde, 1974az geroztik ikerketa arkeologikoak egiten ditu eta Gipuzkoako kostalderako ikerketa programan parte hartzen du erromanizazioan. 2004an, Alvaro Aragon Ruano historialari gipuzkoarrarekin batera, Entre Allepunta y Mollarri, historia de un pueblo marítimo argitaratu zuen.