Historialariak

Alberdi Lonbide, Xavier

1969an Zarautzen jaiotako historialari gipuzkoarra.

Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1992), 2006an doktoratua EHUn, Gipuzkoako itsas ekonomiako interes-gatazkak tesiarekin. XVI-XVIII. mendeak.

Hain zuzen ere, itsas ekonomia da bere ikerketa-ildo nagusia, eta horri buruzko artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. 2006az geroztik, Zehazten Zerbitzu Kulturalak enpresako kidea da, ikerketa historiko eta arkeologikoan aritzen den enpresakoa.

Albaola Elkarteko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.

2004an, Alvaro Aragon Ruano historialari gipuzkoarrarekin batera, Entre Allepunta y Mollarri, historia de un pueblo marítimo argitaratu zuen.