Enpresariak

Ajuria Urigoitia, Serafín

Bilbon 1879ko uztailaren 27an jaiotako industrialaria.

Bere lan jarduna Araiako arabar herrian kokatutako golde-fabrika txiki baten hasi zen. 1901ean, Segundo Aranzabalekin batera porrotean zegoen "Metalurgia Vitoriana" erosi zuen, altzairua lortzeko Espainiako lehen labe elektrikoak muntatuz. Geroago, 1914an sozietatea desegin zen, Ajuria eta Aranzabal S.A. sortzeko. 1923an, Segundo Aranzabalen heriotzaren ondoren, enpresa "Ajuria, S.A." bezala eratu zen eta Serafin Ajuriak zuzendu zuen harik eta Gasteizen 1937ko martxoaren 3an bere heriotza gertatu zenera arte. Bestalde, Heraldo Alaves egunkariaren jabekide ere izan zen eta Espainiako Banketxeko kontseilaria ere.

Nazio Batasun Monarkikoan parte hartu zuen eta Primo de Riveraren diktaduratik aurrera pertsona ospetsua izan zen.

Hiltzean probintzia diputatua, Gudako Karlista Batzordeko kidea, Hospizioko Batzordeko kidea, Espainiako Banketxeko kontseilaria eta San Miguel parrokiako fabrikaren Batzordekoa ere izan zen.

Ajuria Eneako Jauregiaren eraikuntza hasteari ekin zion, sendia egoitza bezala, eta eraikin hori euskal autonomiaren berrezarpenetik Euskadiko Autonomia Erkidegoko Lehendakariaren egoitza ofiziala da.

1942. urtean Gasteizko Udalak Ajuriaren fabrikaren alboko errepide bati bere izena eman zion, geroago Gasteiz etorbideak irentsia izan zen arren; 1960an Adriano VIan sortu eta Beato de Zumarraga kalean bukatzen den kaleari bere izena eman zioten.