Pasai San Pedroko traineruaren ontziburua. 1899ean arraunlari izanik, bere lehen bandera irabazi zuen. 1910ean, jada ontziburu zelarik, egun berean bi estropada jokatu zituen, bata goizetik eta bestea arratsaldetik. Lehenengoan bigarrena iritsi zen eta lehenengoa bigarrenean. 1921 urtean Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean osatutako “la Unión” deitu zen eskifaiaren burua izan zen, bandera irabazi zutelarik. 1927, 1928, 1929, 1930, 1931 eta 1932ean, sei urte jarraietan, ohorezko bandera lortu zuen. Aurretik inoiz gertatutako egitandi hau dela eta Donostiako Udalak ohorezko gorbata eman zion. Bere menpean arraunean aritzen zirenak, bateren bat ahaztu ezean: Manuel Arrillaga, semea; Dionisio Arrillaga, semea; Antonio Arrillaga, semea; Paulino Arrillaga, loba; Mikel Arrillaga, loba; Felipe Otazo; Gabino Otazo; Gabriel Inda; Bizente Etxeberria; Santiago Korta; Frantzisko Betialde; Karlos Mendizabal; Jose Bikuña; Blas Korta eta Frantzisko Mendizabal. 1945ean berriro bandera lortu zuen. Aita Mañuelen anaiak Saturnino, Enrike eta Jose ziren, guztiak Pasai San Pedrokoak eta aspalditik bertakoa zen familiakoa.
