Zenbait pertsonaia mitiko mendi eta haitzulo baten baino gehiagotan kokatu izan dira. Horren ondorioz, pertsonaia hori ugaritu egiten da, eta pentsatu ohi dugu herri bateko numena ez dela beste toki batzuetan dagoen numen bera, haren ahizpetako bat baizik. Horixe da Mariren kasua. Hala, Mari edo Anbotoko Andrea Markinako Marije kobakoaren ahizpa dela uste ohi da. Dirudienez, hori joera nagusitua da, eta Ama Birjinaren kasuan ere hala ikus daiteke, hainbat deitura eta santutegi baititu. Hain zuzen ere, zenbait kontakizun herrikoiek Arantzazuko Ama Birjina, Liernikoa, Zumarragako Antioko Ama Birjinak, etab. ahizpak dira, eta ez Ama Birjina beraren agerkariak. Izan ere, Ama Birjinak zazpi ahizpa direla esan ohi da: zazpi ahizpatxo dira euskaldun Birjiñak.
