Literatoak

Aguirre Sorondo, Juan

1962an Donostian jaiotako idazle, antzerkigile eta editore donostiarra.

Mexikoko Unibertsitate Autonomoan (UNAM) Antzerkigintzako ikasketak egin zituen, Antzerki Literatura eta Dramaturgian espezializatu zelarik (1982-1983)

“CLOC, Grupo de Arte y Desarte” taldearen sortzailetako bat (1978) Novaro S.A. argitaletxeko haur eta gazteentzako agerkarien idazlea 1981 eta 1982 artean, Mexiko D.F.en; “La voz de Euzkadiko” kultura kritikalaria (1984-1985), “La tarde de Euskalerria” egunkariko kultura saileko idazle arduraduna (1984) Eusko Ikaskuntzako Nazioarteko Aldizkariko (RIEV) laguntzailea. “El Diario Vasco” (“Plaza de Guipuzcoa” saila) asteroko zutabegilea 2004ko maiatza geroztik.

2001 eta 2005 artean Eusko Ikaskuntzako komunikazio eta prentsa arduraduna izan zen.

Telebistako gidoigile, hainbat telesail eta programa idatzi ditu, kasurako “Oficios tradicionales/ Gure lanbide zaharrak” (ETB1 eta 2. 1995 eta 1997-1998); “¡Qué pasa, pues! (Zer gertzen da, ba!” (ETB2 1995-1998); “1.000 días con Pedro Subijana (1.000 egun Pedro Subijanarekin)” (ETB2 1998); “Louvier´s Expréss” (ETB2 1999); Ertzainak (ETB1, 1999); “La Botica de la Abuela (Amonaren botika)” (TVE2, 2003). Baita ere ikus-entzunezko gidoien egilea hala nola Astigarraga eta Sagardoa, Antxon Agirre Sorondorekin batera (ETB1. 1997); “Escultura vasca en la coleccion Kutxa (Euskal eskultura Kutxa bilduman)”. Erakusketa Donostian (2000); “Kutxa en el X aniversario (Kutxa, X.en urtemuga)” (2000);  Oteiza (2001); “Barcelona (Bartzelona)” (2003); “Kutxa, Obra social (Kutxa, Gizarte lana)” (2003); “Sagardoa, un placer vasco (Sagardoa, euskal gozamena)”” (2004) eta “Aragón (Aragoi)” (2005) enpresetako hainbat bideoen  testu eta gidoien artean eta udal eta turismo sustapenerako egindakoak.

Hainbat liburu idatzi ditu- batzuk Antxon Agirre Sorondorekin elkar lanean- hala nola “Historias Viejas, Paredes Nuevas (Historia Zaharrak, Horma Berriak)” (Gipuzkoako Aldundia, 1994); “Épicos, pícaros y disonantes. Doce guipuzcoanos a la penunbra de la historia (Epikoak, pikaro eta disonanteak. Hamabi gipuzkoar historiaren itzalpean)” (Monograficas Michelena. Donostia, 1995); “Iparragirre. Raiz y viento/Erro-Urratsak” (Keinu, Bilbo, 1999); “La Llave de la Salud y la Buena Suerte (Osasunaren eta Zorte Onaren Giltza)” (RBA, Bartzelona, 1999); “Guía de los lugares simbólicos (Leku sinbolikoen gida)” (Ostoa, Donostia, 1999); Guía  de Fiestas/ Calendario festivo (Festen gida/ festa egutegia)” (Ostoa, Donostia, 2000); “Guía de acontecimientos populares (Herri gertakarien gida)” (Ostoa, Donostia, 2000); “Txakoli. La vid, el vino, la vida (Txakolina. mahastia, ardoa, bizitza)”(Delta, Donostia, 2001); Edorta Kortadirekin elkarlanean “Las Casas Consistoriales de Guipuzkoa (Gipuzkoako Kontzeju Etxeak)” hain zuzen “La Casa Consistorial de Bergara (Arquitectura e historia) (Bergarako Kontzeju Etxea (Arkitektura eta historia)” (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995).

Donostiako Ostoa argitaletxeko “Euskal Herria Enblematikoa” sailerako idatzi ditu “Cantautores. Una pleyade cantora. Grupos. Otras músicas. La Trikitixa. Instrumentos (Kantautoreak. Multzo kantaria. Taldeak. Bestelako musikak. Trikitixa. Musika Tresnak)” (2001); “Una pleyade de escritores (Idazle multzo bat)” (2002); “El cine vasco (Euskal zinea)” (2002); “El mundo del teatro (Antzerkiaren mundua)”(2002). “Diarios y revistas (Egunkari eta aldizkariak)” (2003); “La televisión (Telebista)” (2003) eta “Editores vascos (Euskal editoreak)” (2003).

1986 eta 1998 urteen artean Ganbara Antzerki Taldeko zuzendaria izan zen, honoko lan hauek antzeztu zituztelarik, I. Horovitzen “Bronx nahi zuen indioak”; D. Potterren “Sufrea eta melaza” (itzultzaile eta egokitzaile) eta V.Lanouxen “Potoak-irekitzekoa”. Ikuskizunen egile eta zuzendari “La batalla de Alegria (Dulantziko gatazka)” (Dulantzin estreinatutakoa 2000. urtean, Landazuri saria lortu zuen 2000); Azken balea/ La última ballena (Orion lehen aldiz emana 2001ko maiatzean) eta Lezok 800/Lezo 800 años, izen bereko Gipuzkoako herrian estrainatua 2003ko irailean. Era berean Atxagaren Obabakoetan oinarritutako dramaturgia baten egilea: “Obaba, viaje a la última palabra (Obaba, azken hitzera bidaia)” (Gipuzkoako Aldundiko Sormen Beka, 1994).

Jean Geneten “Splendid´s” gaztelerara itzuli zuen. “Breve historia del teatro vasco (Euskal antzerkigintzaren historia laburra)” idatzi zuen. Gazte Saiakera Literatura Lehen Saria. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa. 1978.

Bere argitaratzaile lanetatik nabarmendu behar dira Isabel Monforte Garciaren “Arantzazu: Arquitectura para una vanguardia (Arantzazu: abangoardia bateko arkitektura)” (Gipuzkoako Aldundia, 1994); Montserrat Fornellsen “La universidad de Oñate y el Renacimiento (Oñatiko unibertsitatea eta Errenazimendua) ” (Gipuzkoako Aldundia, 1995); Antxon Agirreren “Astigarraga y sus casas consistoriales/ Astigarraga eta bertako kontzeju-etxeak” (Astigarragako Udala, 1995); HHEEren Eusko Ikaskuntzako XII Batzarra. Euskal Ikaskuntza Hezkuntza Sarean (Eusko Ikaskuntza, 1995); HHEEren “La casa consistorial de Bergara (Arquitectura e Historia) (Bergarako Kontzeju Etxea (Arkitektura eta historia)” (Gipuzkoako Aldundia, 1995); A.C. Jacaren “La Antigua. Santa Maria de Zumarraga, Catedral de las ermitas (Antigua. Zumarragako Andre Maria, Ermiten arteko Katedrala)” (Kutxa Gipuzkoa, 1996); J.J. Goikoetxearen “Historias de una Gipuzkoa desconocida (Miscelánea del Bajo Deba) (Gipuzko ezezaguneko historiak (Debabarrenako saski-naskia)”  (2002); Juan Garmendia Larrañagaren “Tolosako berri-zaharrak/Sobre el ayer de Tolosa” (Tolosako udala eta Laboral Kutxa, 2004); Javier Ramosen “Zumarragako trikitixa eta bere ingurua” (Zumarragako udala eta Kutxa)