Enpresariak

Aguirre Igarzabal, Teodoro

Arrasaten 1854ko apirilaren 16an jaiotako enpresari gipuzkoarra. Sorrera unetik bertatik Unión Cerrajera enpresan lan egin zuen era askotako karguetan arituz. Bestalde, Liga Guipuzcoana de Productoreseko lehendakaritza ere bere gain izan zuen, bere agintaldian zehar Industria Ganbara Ofiziala sortu (1929), eta Eibarko Erakusketa eta Donostiako Erakustazoken Astea, biak 1929an, ospatuz.

Hiribilduko Udalean kargu asko bete zituen: sindikoa 1881ean, alkateorde 1883tik 1887ra eta alkate 1887tik 1890era.

Charanga de Musikaren sorkuntzan parte hartu zuen (1879).

Donostian 1941eko uztailaren 1ean hil zen. Arrasateko Udalak bere izena hiribilduko kale bati ematea erabaki zuen.

  • Letona Arrieta, Jose: Mondragon. Sus calles, San Sebastian, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1975.