Biografiak

AGIRRE REZA, Sixto-Esteban

Azalpen biografikoa.

Batista eta Filomenaren semea, Arguedasen jaio zen 1879ko abuztuaren 6an.

Trebakuntza.

1896-1897 ikasturtean Zaragozako Albaitaritza Eskolan sartu zen, 16 urterekin.

Bere txostenak argitzen ez dituen zergatiak direla medio, matrikulatutako bost gaietatik bitan ez zen aurkeztu eta ez zituen landu 1902-03 ikasturte arte. 1907ko ekainaren 7an eta 12an ikasketa amaierako azterketak egin zituen eta bikain nota atera zuen, urte bereko irailean gaur egun Sari Berezia deituko genukeenera aurkeztu zen bigarrena izanik, ondorioz tituluaren igorpena doako gerta zitzaion, 1908ko abenduaren 6ean jaso zuelarik (1)

Lanbide jarduera.

Agidanez Tolosa (Gipuzkoa) eta Lizarra aldean (Nafarroa) lan egin zuen, Lodosako Azokako Ikuskari lana lortu zuelarik.

1911ko uztailaren 21an, oposizioz Donostiako Udal Laborategiko Albaitari Laguntzaile lanpostua lortu zuen, urtean 1.300 pezeta irabazten zituelarik eta 1914ko azaroan hiritik alde egitera behartzen zuten arrazoi pertsonalak zirela eta lanpostuari uko egin zion, aztarna guztiak hor amaitzen direlarik.

Iturriak.

ETXANIZ MAKAZAGA, Jose Manuel. Los veterinarios de salud pública en el Ayuntamiento Donostiarra: 1861-1969", Donostiako udalak argitaratua  (1999). ISBN 84-89668-22-1.

Etxaniz Makazaga, Jose Manuel. De herradores, albéitares y veterinarios en la guipuzcoana Villa de Tolosa (1736-1986). Gipuzkoako Albaitaritza Legezko Elkarte Gorenak argitaratua. Donostia, 2016.

Egilea

Jose Manuel Etxaniz Makazaga. Albaitaritzan doktorea. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea (RSBAP). Espainiako Albaitaritza Zientzietako Errege Akademia (RACVE)

Oharrak

Zaragozako Albaitaritza Fakultatea (AFUZ) 8. Matrikula Liburua, 146 orria