Arrauna

AGIRRE ARRUTI, José Luis

1967ko martxoaren 8an Orion jaiotako arraunlari gipuzkoarra. Orioko Arraun Klub Olinpikoko partaidea zelarik 1985ko Munduko Junior txapelketan seigarren lekua lortu zuen, 1986ean bigarrena 23 urtetik beherakoen europar lehian (Hanburgo), hurrengo urtean errepikatu zuelarik (Aiguebelett, Frantzia) bietan “lau lemazainarekin” eran. Anberesen lortu zuen 23ko beherakoen txapela eta horri esker 1988ko Seuleko Joko Olinpikoetan parte hartzea. 1989ean (Anberesen) berriro zilarra lortu zuen lau lemazain barik eran 23 urtetik behekoentzako txapelketan. Estatu mailan urrezko hiru domina lortu zituen eserleku mugikorra modalitatean: bi (lagun) lemazainarekin (1988), zortzi lemazainarekin (1996 eta 97). Orioko traineruarekin ere emaitza bikainak lortu zituen: Kontxako bandera, 1996 eta 1997ean; Espainiako txapelketa, 1995ean, besteak beste

Luis Maria ZULAIKA ISASTI (2007)