Artisautza

Agirre Arostegi, Joxe Manuel

Artisaua. Tolosan jaioa, 1956an. Musika-tresna ugari egiten espezializatua.

Bertoko musika-tresnen artisau hau oso ezaguna da bere lanagatik, baita Euskadin egiten diren artisau-azoka guztietan duen presentzia hezigarriagatik ere. Joxe Manuelek egiten duen musika tresna sorta oso zabala da, eta danbolinak, bonbetak, atabalak, baketak edo makilak, pandero jotzaileak, dultzainak eta danborrak hartzen ditu, besteak beste. Konponketa eta mantentze-lanak ere egiten ditu.

Bere bezeroak txistulari bandak, dantza taldeak, danborradak, mota guztietako erosleak dira, eta bere instrumentuak jotzeko edo oroimenerako eskuratzen dituzte.

2005eko otsailean Gipuzkoako Bazkundearen saria jaso zuen, perkusiozko musika tresnak eta dantza materiala ekoizteagatik.