Pintoreak

Abad Biota, Jon

1935ean jaiotako pintore arabarra.

Lehen saria eskuratu zuen olio-pintura eta akuarela modalitateetan 1962. eta 1963. urteetan Gasteizko Udal Aurrezki Kutxaren Arabako Arte Lehiaketan. Erakusketak paratu zituen Bilbo, Gasteiz, Logroño, Madril eta beste hiriburu garrantzitsu batzuetan.

1963an Equipo 63 izeneko mugimendua sortu zuen Gasteizen Joaquin Fraile eta Victor Ugarte pintoreekin batera. Berrikuntza plastikorako joera zuen mugimenduak, baina oso ibilbide laburra izan zuen. Olagibel aretoan lehen erakusketak antolatu zen urte hartan. Hurrengo urtean, Logroñoko Aurrezki Kutxa Probintzialean egindako erakusketan talde hura Victor Ugarte gabe ageri da.

Akuarelista modura aski hezetuko paper gainean egin zuen lan. Atmosfera hezeko paisaia giroko bere obrak kritika onak izan ditu, non akuarelek, koloretan aberatsak, interes gehiago hartzen baitute. Euskal Akuarelarien Elkarteko kide da.

Javier Serranoren iritziz (1965):

"Después de haber alcanzado un destacado nivel de virtuosismo en la acuarela, Abad se adentra por el óleo buscando una emoción más profunda, una visión más sobria y maciza de la realidad.

Pintura grávida, estructurada. Hasta los elementos fluidos pesan, cediendo bajo la solidez del color, la densidad de la materia".

Bere obra erakusketa kolektibo ugaritan izan da ikusgai 1962. urtetik. 2000. eta 2001. urteetan bakarkako erakusketak egin zituen Bilboko Abad Aguirre galerian, bi kasuetan Jon Abad Biota izan zen erakusketaren izenburua.

  • SERRANO, Javier. Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan/Arte y artistas vascos en los años 60, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995.
  • ARCEDIANO SALAZAR, Santiago; Golvano Gutiérrez, Fernando. Fondos de arte contemporáneo del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz = Vitoria- Gasteizko Udalaren arte garaikideko fondoak : 1960-2003. Vitoria-Gasteiz: Udala, 2003.