Donostiako alkatearen semea, Pascual de Atocha, hiri horretan 1669an jaioa.
Pertsonaia aberatsa izan zen eta politikan aritu zen batez ere. 1691n diputatu izendatu zuten Zumaiako Batzarren aurrean, eta 1697an Arrasatekoen aurrean. Zaldun armatua izan zen Iruñeko harresiz kanpoko San Pedro komentuan, eta hara bizitzera joan zen Gipuzkoan egin zituen jardueren ondoren. 1700eko uztailaren 6an Calatravako zaldun izendatu zuten.
