Politikariak eta Kargu publikoak

Atocha, Pascual de

Donostiako alkatea XVII. mendearen bigarren erdian.

Garden (Erronkari, Nafarroa) jaio zen 1600. urtean, eta aipatutako hiriko alkate izan zen 1669an. Jarduera horrez gain, itsasontziak eraikitzen jardun zuen batez ere. Guatemalara bidaiatu zuen bere bi baxelen agintaritzapean, koloniako gobernadore D. Diego de Egués. 1684an hil zen.