Corales

Parrokiko San Pedro Abesbatza

1984. urte arte Parrokiko San Pedro Abesbatzak parrokiko liturgian soilik hartzen zuen parte (lan hau XVII. mendeko erdialdetik gutxienez betetzen zuelarik). Ordutik hona, lan hau utzi gabe, musikaren beste arloetan lan egiten hasi da.

1984. urtetik Nazioarteko Zumaiako Jaialdian parte hartzen du, baita ere Itinerari Nel Trentinon (Italian) 1988. eta 1993. urteetan.

Pola de Sieron (Asturia) ospatzen den "Angel Embil" Aste Koralean eta Cudilleroko (Asturias) nazioarteko jaialdian parte hartu du. Azpeitiko eta Azkoitiko abesbatzekin eta Bergarako Orkestrarekin The Mission filmaren musika interpretatu zuten.

Azkotiko "Cavaille-Coll" organoaren mendeurrenean herri horretako abesbatzarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Mozarten Koroatze Meza interpretatu zuten, Zumaian Jaialdiko Orkestrarekin egin zuten moduan.

Bat baina gehiagotan Gabriel Faureren Requiema interpretatu dute eta 2002. urtean Zumaiako Bandarekin Jesus Guridiren Eusko irudiak interpretatu zuen.

Pola de Sieroko "Angel Embil", Paduleko (Granada) "Santa María la Mayor", Valentziako "Divisi" eta Cambrilsko "Coral Verge del Camí" abesbatzekin abesbatza-trukeak izan ditu.

Euskal Herriko hainbat herrietan kontzertuak eskaini ditu.