Danza

Lakarra, Lucia

Dantzan.com erakundearen eskutik.

Dantzari. Zumaian jaio zen 1975.

Donostiako Thalia akademian, Menchu Medelekin trebatu zen dantzan eta ondoren Madrilen, Victor Ullaterekin osatu zuen bere dantza formazioa. Victor Ullateren konpainia utzi eta Marseillako Baletera joan zen eta bertan Roland Petiten esanetara jardun zuen. 1997tik 2002ra San Frantziskoko Baletean aritu da eta azken hiru urteotan Municheko Operako Baletean dihardu. Dantzaren munduan lor daitezkeen nazioarteko sari garrantzitsuenak jaso ditu: Nijinski sarirako izendatuta izan zen 2000an eta 2002an irabazi egin zuen sari hori. Espainiako Dantzaren Saria jaso zuen 2005ean eta Benois saria 2003an. 2007ko Urte Berriko Vienako kontzertuan dantzatu zuen. Bere jaioterriko, Zumaiako urrezko domina jaso zuen 2007an. 2008an Bayersiche Kammertänzerin izendatu dute, Bavierako Kamerako dantzaria. Hainbat eta hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste, Danza&Danza Saria (1995), Veneciako "Positano" saria (1995), Isadora Duncan saria (1999), Sabino Arana saria (2004), e.a.