Biografías

Arzelus Arrieta, Amale

Nacido en San Sebastián el 19 de febrero de 1924, sus padres eran Ander Arzelus, Luzear, Amalia Arrieta y tuvo otros tres hermanos, Itziar, Ander e Iñaki.

Desde niño comenzó a dedicarse a sus actividades, con 4 años de edad había empezado a dar sus charlas, como podemos leer en un periódico de la época, donde dice:

Además de los arriba nombrados intervinieron en el acto, pronunciando discursos y recitando diálogos, los hermanos Olabeaga, de Zumárraga, y los hermanos Uranga y los niños Mocoroa y Salazar, de Tolosa.Pero sobre todos destacó, por sus pocos años. por su desparpajo, por su gracia y por la modulación que supo dar a las· palabras de su bello discurso euskérico, la encantadora y monísima nena de cuatro y medio años Amaletxu Arcelus.

Poxpoliñetan ere haritu zen, bertan ere bere hitzaldiak berak ematen zituen.

Zortzi urterekin 1932an “Union Radio”an (gero radio San Sebastian izango zenean) bere aita Luzear eta Joseba Zubimendik eratzen zuten euskal irratsaioan ere parte hartzen zuen, bere aitaren gidaripean eta harek prestatzen ziztion lantxoak irratiratzen zituen, bera izan zen lehenengo euskal esataria emakumea irrati bidez.

Gero guda iritxi zen eta Zarautz, Lekeitio eta Bilbotik pasata, iparraldean egin zituen 3 urte, 1937tik, 1940 bere sendiarekin aita izan ezik, zeren hau espetxeratua izan zen, guda galduta, 1943arte. 

Luzear Donostian izan zanetik etzen geldirik egon eta, besteak veste, antzerki talde bat ere sortu zuen, bertan Amale ere antzezle izanik. Amale Garai haietan “Schola Cantorum” abesten zuen eta katekista zen bere parrokian ere.

1949 arte Donostian egin zuen lana, lehendabizi euskera eta frantsesa erakusten eta 44tik aurrera Fides inprimategian idazkaritzan.

1948an Andoni Zinkunegirekin ezkondu zen, honek bere atzerriratze garaia indultu baten ondorioz bukatu eta hegoaldera bueltatzea izan zuenean, 1949an abuztuan 28an bere aita “Luzear” zendu zen Iparraldean, atzerrian, eta berak hamar egun beranduago lehenengo semea ekarri zuen. Geroztik beste 8 seme-alaba erditu zituen ere, azkenekoa 1964ean.

1949an, Elvira Zipitriaren eskakizuna jarraituaz, inprenta utzi eta “Etxe ikastola” ireki zuen, eta horretan jarraitu zuen 1968rarte, ikastolak legeztatzen hasi ziren arte. 

Geroztik, umeak utzi eta helduei euskera irakasten jarraitu zuen 1990eko hamarkada arte, goiz eta arratsaldez izaten zituen ikasketa saioak. 

Bere euskararekiko lanak ez ziren horretan gelditzen eta beste lagun multzo batekin “Arbasoen Izkuntza Zaleak” osatu zuten, bera izan zen idazkaria elkarteak iraun zuen bitartean eta “Eŕi Euzkera” hiruhilabetekaria ere ateratzen zuten, bera izan zen horretaz arduratu zena ere.

Geroztik, “Euskerazaintza”ko kidea izan zen ere, bere azken egunetaraino, ez zuen amore heman bere bizi guztian.

2015-09-28an zendu zen, beti bere bizileku izan zen Donostian.

Erreferentziak