Toki askotan herriak galdua dauka hitz hau eta horren ordez Doministiku(n) hitza erabiltzen da. Usin egiten duenari Dominus tecum latinezko hitzak esatea aspaldiko ohitura da zenbait herritan. Zenbait tokitan hitz horien esanahia ez da ulertzen eta euskarazko Jainkoak lagun ere gehitzen zaizkio. Beste herrialde eta hizkuntza batzuetan ere badira antzeko ohiturak, adibidez, Jesus edo osasun esatekoak.
