Lexicon

Urteberri

Urtearen lehen eguna.

Urteberriz emakumeak gizonezkoengandik hartzen dituzte gabonsariak (agilandoak); Erregeenez, berriz, alderantziz honako hau kantatuz: "Agilando agilando, hiru intxaur eta lau gaztaina, haren gainean lau sagar, nik bai altzoa zabal-zabal".

Haurrek Bizkaian hau kantatzen dute: "Urtebarri barri, txarri-belarri, daukanak ez daukanari, nik ez daukat eta niri."