Lexicon

txuntxo

Neska-mutilen joko honetan, lurrean arrasto bat egiten zuten makilaz eta handik bost metrotara bigarren arrastoa. Arrasto horren gainean harri zapal bat jartzen zuten, azpian zerbait sartu eta alde batetik zerbait altxatuta. Bere gainean, kono itxurako zurezko pieza, hamabiren bat zentimetrokoa, "txuntxo" izenekoa; batzuetan horren ordez pote hutsa ere erabiltzen zen. Haur talde bat “txuntxo”aren inguruan jartzen zen, esku hutsik pare bat inguru samarrean, eta gainerakoak aldenduxeago. Bigarren taldea beste arrastoaren atzean jartzen zen, nork bere makila eskuan zuela. Horietako batek makila bota eta “txuntxo”a jo behar zuen, eta orduan ingurukoak piezaren atzetik abiatzen ziren, eta harrapatutakoan lehengo lekura itzuli behar zuten "txuntxo, txuntxo, txuntxo" esanez. Makila bota zuena, berriz, makila horren bila abiatzen zen marra atzetik, eta “txuntxo”a bere lekura itzuli baino lehen haren paretik pasatu behar zuen, makila eskuan zuela. Horretarako astirik ez zuela sumatuz gero, lehenik oinaz makila zapaldu behar zuen, eta ondoren, eskuan hartu eta “txuntxo”aren ondoko marraren alboan jarri, aurrera jarraitu gabe. Ondoren beste jolaskide batek botako zuen ”txuntxo”aren kontra; “txuntxo”a bere lekura itzuli baino lehen makila