Lexicon

txulubita (zuloduna)

Adar-makilatxo bat da. Mutur batean, begi ondoan, pitaren muturra egiten zaio eta makila aterata, azala da flautaren tutua. Beheko muturretatik sartzen zaio lehenago ateratako makila. Putz egin eta txioka moduko doinu luzeak jotzen dituzte txulubitek. Herrialde askotan, udaberrian, izerdi garaian, haurrei egiten zitzaizkien halako soinu-jostailuak. Leku batzuetan lizar-adartxoekin, besteetan makal edo gaztainondozkoekin egiten dira. Tresna hauek ez dute jotzeko balio dutela luze irauten. Horregatik, erabili nahi denean egin eta jotzea izaten da zuzenena.