Lexicon

txulubita (abrikot-hezurra)

Abrikot-hezurra hartu eta honen ertza harri baten kontra igurtziz higatzen da, hezurra zulatu arte. Gero, labana, guraize edo iltze-puntarekin barruko hazia ateratzen da, barrengoa garbi-garbi utzirik. Zulo aldea ere kontu handiz ondo egina utzi behar da, zuloaren ertza zorrotz utzirik. Txulubita hau bi behatzekin muturretatik hartu eta beheko ezpainen kontra jarririk, haizea indarrez zuloaren ertzaren kontra bota eta txistu ozen eta tonu altukoa lortzen da. Halako tresnak eskualde guztietan erabili dira.