Lexicon

txulora

"Txulora"n aritzeko aurretik txulo txiki bat ireki behar da, eta hiru metro ingurutik, arrasto batez markatuta, intxaurra sartu behar da zuloan, lur gainetik edo airetik botata. Beren nahia lortzen zutenek, zuloz kanpo gelditutako intxaurrak banatzen zituzten. Inork zuloan sartzea lortzen ez zuenean, hatzez bultzatu eta zuloratzen zuen aurrenekoarentzat izaten ziren orduan. (Ormaiztegi)