Papargorri eta txindorri ere deitzen den txoritxo hau norberaren eskuinaldetik badator, berri ona dakar; ezkerretik baldin badator, aldiz, txarra.
Andre Maria Kalbarioko mendian semearen heriotza bitartean negarrez zegoela txepetxak altzoa zikindu omen zion eta txantxangorriak berehalaxe kendu zikin hura. Orduan, Jesusen odol xorta bat erori omen zitzaion papora eta horregatik du gorria harrezkero.
